Search Results for: Valentziako Eraikuntzaren Institutua

Valentziako Erkidegoko Azpiegitura Sailak eraikinetan energia-kontsumoa murrizteko hobekuntza teknikoen katalogo bat onartu du

Azpiegitura, Lurralde eta Ingurumen Sailak birgaitzeko eraikuntza-soluzioen katalogoa onartu du, eraikuntzan kalitatea bermatzeko dokumentu onartu gisa. Katalogo hori Valentziako Eraikuntzaren Institutuak (IVE, Instituto Valenciano de la Edificación) egin du, profesionalentzat, birgaitzen diren eraikinetan energia-kontsumoa murriztea ahalbidetzeko teknikarik hoberenak eskaintzeko helburuarekin. … Continue reading

Posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa | Tagged , , | Leave a comment

Eraikuntzan energia berriztagarriak erabiltzeko gida

Eraikuntzaren Valentziako Institutuak, Valentziako Erkidegoko Eraikuntza Jasangarrirako Foroaren bidez, gida hau argitaratu du ESCV Foroko eraikuntza jasangarrirako giden sailean. Gidan aztertzen da nola erabili energia berriztagarriak eraikuntzan, eta, horretarako, eraikin berrietan nahiz eraikita dauden eraikinetan erabiltzeko kontuan izan behar diren … Continue reading

Posted in Dokumentuak | Tagged , , | Leave a comment

Certify, etxebizitzen kalitatea eta kontserbazioa egiaztatzen dituen ziurtagiria

Higiezinen balorazioen sektoreko Tinsa  konpainiak etxebizitzen kalitate-ziurtagiri berri bat (Certify zigilua) merkaturatu du. Higiezinaren azterketa osoaren ondoren egiten du sailkapena Tinsako arkitekto batek. Guztira, 200 alderdi baino gehiago aztertzen ditu, guztiak ere etxearen ezaugarriekin, materialen kalitatearekin, kontserbazioarekin eta etxe-ingurunearekin lotuak. … Continue reading

Posted in Zigiluak | Tagged | Leave a comment

Birgaitzearen Kalitatearen Profila Proiektuaren Gida

Valentziako Eraikuntza Institutuak  egindako dokumentu honetan, etxebizitza-eraikinen birgaitzea ebaluatzeko arau teknikoak jasotzen dira, Birgaitzearen Kalitatearen Profila bereizgarria lortzeko. Borondatezkoa da bereizgarria, eta birgaitutako eraikinen kalitatea neurtzen du, ingurune fisikorako sarrera, energia-aurrezkia eta natura-baliabideen erabilera jasangarria kontuan izanik.

Posted in Dokumentuak, Zigiluak | Tagged , , | Leave a comment

Eraikuntza jasangarriaren ekimen-gida argitaratu du Murtziak

Murtziako Erkidegoko Unibertsitate, Enpresa eta Ikerkuntza Sailak  zenbait ekimen bultzatzen ditu eraikin jasangarriak egin daitezen. Besteak beste, “Eraikuntza jasangarriaren ekimen-gida” prestatu du Murtziako Erkidegoko Eraikuntzaren Zentro Teknologikoak (CTCON ), Murtziako Erkidegoko Sustapen Institutuarekin (Info ) elkarlanean. Ingurumenaren eta energia-eraginkortasunaren aldetik jasangarria den … Continue reading

Posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa | Tagged , | Leave a comment

Calidad en tu vivienda webgunea

Calidad en tu vivenda  webgunea Valentziako Generalitateko Azpiegitura, Lurralde eta Ingurumen Sailak bultzatu du, eta Eraikuntzaren Valentziako Institutuak  garatu du. Gizartea sentsibilizatzeko eta energia-kontsumoari eta kalitate-parametro objektiboen arabera gauza bat ondo hautatzeari lotutako gaietan prestatzeko Sailak duen borondatearen ondorio da … Continue reading

Posted in Zerbitzuak (web) | Tagged , , | Leave a comment

Eraikuntzan ura aurrezteko sistemen gida

Eraikuntzaren Valentziako Institutuak, Valentziako Erkidegoko Eraikuntza Jasangarrirako Foroaren bidez, gida hau argitaratu du ESCV Foroko eraikuntza jasangarrirako giden sailean. Eraikuntza-tipologia bakoitzean ura aurrezteko sistema egokienak aukeratzeko dokumentua da. Horretarako, merkatuan ura aurrezteko dauden sistemak deskribatzen dira (aireztailuak, emari-murriztaileak, aginte bakarreko … Continue reading

Posted in Dokumentuak, Uraren eraginkortasuna @eu | Tagged , | Leave a comment

Berrietan agertu diren jasangarritasun-ziurtapenen laburpena eta Eraikalen gogoeta 2012ko urrian

Eraikalen helburuetako bat da arkitektura-estudioak ISO 14006 ekodiseinuari buruzko nazioarteko arauaren barruan ziurtatzea . Horrez gain, baira eraikinen jasangarritasuna ziurtatzen duten beste ziurtapen batzuk ere. Eraikalen berrietan barrena jaso izan dira horiek, eta berri honek 2011ko abenduan ordura arte bildutakoekin argitaratutako … Continue reading

Posted in Eraginkortasun energetikoa, Zigiluak | Tagged | Leave a comment

Lauza zeramikoari buruzko gida

2012ko urtarrilaren 4an argitaratu zuen Valentziako Erkidegoko Egunkari Ofizialak 2011ko abenduaren 14ko ebazpena —Azpiegitura, Lurralde eta Ingurumen Sailarena—, zeinaren bidez onartzen den eraikuntzako kalitatearen gaineko “Lauza zeramikoari buruzko gida” izeneko dokumentua (onartua). Eraikuntza-prozesu osoaren kalitatea hobetzeko lauza zeramikoak estalki gisara … Continue reading

Posted in Dokumentuak, Espezifikazioak | Tagged , , | Leave a comment