Cambrils Park resort-ak Mediterraneoko estiloko 170 etxe eskatu ditu, Compact Habit-en eraikuntza-sistemaren bidez egiteko

Etxeak gela bakarrekoak, bikoak edo hirukoak dira, eta Mediterraneoko herri batekoa dirudien hirigune batean daude.Cambrils Park Resort kanpinak familia-turismorako luxuzko zerbitzuak eskaintzen ditu Costa Dauradan, eta Compact Habit enpresari eskatu dio 326 modulu eraikitzeko, horiekin gela bakarreko, biko edo hiruko Mediterraneoko estiloko 170 etxebizitza egiteko. Proiektua eraikuntza modular integral industrializatuaren (eMii) bidez egingo da. Sistema hori enpresa Compact Habit-ek du patentatua, eta etxebizitzak modu industrializatuan eraikitzeko aukera ematen du. Compact Habit-ek sektore pribatutik jasotzen duen lehen eskaera da. Enpresa hori duela bi urte hasi zen kate-ekoizpena egiten, Reuseko sektore soziosanitariorako ekipamendua eraikitzeko. Horren ondoren, gazteentzako etxebizitzen eraikuntza bat egin zuen Banyolesen (Incasòl); ikasleentzako hiru egoitza Gironan (Gironako Unibertsitatea), Sant Cugaten (Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa) eta Manresan (Manresako Udala); eta Gironako Josep Trueta ospitalea hornituko duten ospitale-kontsulta batzuk (Kataluniako Osasun Zerbitzua).

Eraikalen, Compact Habit-en berri ugari jaso ditugu. Azkenengoan —Compact Habit-ek, eraikuntza modular integral industrializatuan espezializatuta dagoen enpresak, 67 etxebizitzatako ikasleen egoitza bat egin du Manresan Kanpoko esteka — enpresa horren beste berri batzuei erreferentzia egiten zaie.

Eraikalen, etxebizitza industrializatuak establezimendu turistikoetan erabiltzeari buruzko beste adibide batzuk jaso ditugu. Berri honetan: Etxebizitza industrializatuen erabilera berriak: Suite ekojasangarria eta bidaiaria Kanpoko esteka, Rusticae-ren esperientziaren berri ematen da. Enpresa horrek dagoeneko badauden hotelak handitzeko edo establezimendu turistiko berriak (gela eta suite bakartuak landa-turismorako, egongelak, liburutegiak edo bestelako eremu komunak) sortzeko bide gisa proposatzen du sistema hori.

Iturria: Construnario Kanpoko esteka, 2011/08/25

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Industrializazioa, Produktu berriak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *