GFP: isolamendurako material berria

GFP isolatzailea Lawrence Berkeley National Laboratory-n sortu dute, AEBko Energia Departamenduaren diru-laguntza bati esker, eta, orain, Fi-Foil-ek du lizentzia aplikazio komertzialetan eta etxebizitzetarako aplikazioetan erabiltzeko.

GFP izeneko material isolatzaile berritzaileak abaraska forman jarritako hainbat geruza ditu, aluminioz eta airez (edo eroankortasun txikiko gasez) betetako ganbarez osatuta eta polimero batekin zigilatuta. Material hori erabil daiteke isolamendu termikoa eta akustikoa emateko eraikinei edo bilgarriei, baita industria aeroespazialean ere.

Teknologia horrek ohiko material isolagarrien errendimendua gainditzen du, bai saiakuntza termikoetan, bai akustikoetan. Gainera, material trinko bat da, moldagarritasun handikoa, eta hainbat lodieratan eta luzeratan eskaintzen da. Hezetasunari eusteko gai da, lizunaren hazkuntza atzeratu/galarazi egiten du, eta segurua da instalatzailearentzat eta ingurumenarentzat.

Informazio gehiago, hemen: GFP Insulation Kanpoko esteka.

Eraikalen, albiste hau argitaratu zen: Laburpen-dokumentua, Nano Enabled Insulation Materials Kanpoko esteka (Nanomaterialak dituzten material isolatzaileak), berri horren iturrian lor daiteke. Europako Nanoobservatorio proiektuaren dokumentu horretan laburbiltzen da eraikinen isolamenduaren merkatua eta nanoteknologia nola ari zaion laguntzen merkatu horri. Material nanoporotsuekin, nanoestalkiekin eta nanopartikulez hobetutako margoekin, nanoteknologiak eraikinen erosotasuna eta ongizatea areagotu eta energia aurreztu dezake.

Iturria: IS Arquitectura Kanpoko esteka, 2011/08/25

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Produktu berriak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *