Obraren eta berrikuntzaren gida 2011

La Plataforma de la Construcción enpresak (birgaitzeen eta berrikuntzen profesionalentzako eraikuntza-materialak banatzen ditu) gida hau argitaratu du eraikuntza edo birgaitze-proiektuetarako irtenbideen salmenta eta merkaturatzeari laguntzeko.

70.000 aleko tirada eta 236 orrialde ditu 2011ko Gidak, eta sektoreko profesionalentzako tresna gisa aurkeztu dute. Profesionalentzako eskuliburu didaktiko bihur daiteke, horren bidez, azken erabiltzaileari azaldu baitiezaiokete zer onura dituen berrikuntza % 100 jasangarriak egiteak, berrikuntza eta apainketa abangoardistenaren baloreak ahaztu gabe.

Dokumentu hori pdf formatuan kontsultatu edo deskargatu daiteke La Plataforma de la Construcción-en helbidean Kanpoko esteka.

La Plataforma de la Construcción Saint-Gobain Taldekoa da. Eraikalen, enpresa horrek egindako etxebizitza baten eraikuntza jarraitu dugu: Saint-Gobain enpresak beren irtenbideekin egindako etxe baten eraikuntza Internet bidez jarraitzeko aukera eman du Kanpoko esteka.

Iturria: Construnario Kanpoko esteka, 2011/08/04

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Gidariak eta erremintak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *