Aerogelak, material superisolatzaile berriak eraikuntza-sektorerako

Europako AEROCOINs proiektuaren helburua da aerogelen propietate mekanikoak hobetzea eta ekoizpen-gastuak murriztea.Silizezko aerogelak material solido amorfoak dira, eta biziki arinak. Porositatea guztizko bolumenaren % 90eko baino handiagoa da, eta poroek 4 eta 20 nanometro arteko diametroa dute. Material horien propietate kimiko-fisikoak kontuan izanik, egokienak dira isolatzaile termiko, akustiko eta elektrikotzat erabiltzeko. Eraikin bat termikoki isolatzeko erabiliz gero, nabarmendu behar da ohiko material isolatzaileak erabiltzean jartzen den lodieraren erdia baino gutxiago behar dela.

Horiek horrela, material horiek erabiliz gero, energia-eraginkortasun handiagoko eraikinak egin ahal izango dira, eta haiek berotzeko eta hozteko behar den energia-kantitatea murriztuko da. Horrek azken erabiltzailearen energia-faktura murriztuko du, baita berotegi-efektuko gas-emisioak ere.

Europako Aerocoins proiektuak 48 hilabeteko iraupena du, eta 4,3 milioi euroko guztizko aurrekontua. Finantzaketaren zati bat Europako Batasunak ordaintzen du, Lankidetzarako Zazpigarren Esparru Programaren bidez (3 milioi euro). Bost teknologia-zentrok parte hartzen dute: Tecnalia (Espainia), ARMINES/MINES ParisTech (Frantzia), EMPA (Suitza), VTT (Finlandia), ZAE BAYERN (Alemania). Unibertsitate batek: TUL (Polonia). Bi enpresa handik: PCAS (Frantzia), Acciona Infraestructuras (Espainia). Eta ETE batek: Separex (Frantzia).

Iturria: Construible Kanpoko esteka, 2011/09/19

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Eraginkortasun energetikoa, I+D Proiektuak, Produktu berriak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *