Dokumentua, ingelesez: Energia-eraginkortasuna eta eraikin historikoak. Ingalaterrako eraikuntza-arauen L atalaren ezarpena eraikin historikoetan eta modu tradizionalean eraikietan

Dokumentuaren jatorrizko izenburua: Energy Efficiency and Historic Buildings – Application of Part L of the Building Regulations to historic and traditionally constructed buildings.Ingalaterrako eraikuntza-arautegiaren L atalaren helburua da eraikin guztien energia-eraginkortasuna hobetzea. Eraikita dauden eraikinen kasuan, eraikin historikoak eta eraikuntza-modu tradizionalekoak barne, horrek adierazten du bero-galerak murriztu behar direla ahal den heinean, baina haien izaera bereziari kalterik egin gabe edo haien errendimendua arriskuan jarri gabe. Eraikuntza-arauen L atalaren baldintzen eta eraikin historikoen eta modu tradizionalean eraikitakoen kontserbazioaren arteko gatazkei aurrea hartzen laguntzeko prestatu da gida ilustratua.

Gida “bigarren mailako” laguntza-dokumentu baten modukoa da, eraikin historikoetan eta modu tradizionalean eraikitakoetan obrak egitean energia-eraginkortasunaren estandar egokiak zehazteko kontuan izan behar diren L1B eta L2B dokumentuak interpretatzen laguntzeko.

Arlo hauek lantzen dira gidan:

  • Legediaren aurrekariak eta berotegi-efektuko gas-isuriak murrizteko beharra.
  • Eraikin historikoei eta modu tradizionalean eraikiei aplikatzen zaizkien arauen interpretazio bat.
  • Eraikinak ulertzea modernizazio-lanak egin aurretik.
  • L ataleko baldintzak betetzea.
  • Aholkularitza zenbait eraikinen hobekuntza termikoan.

Albistearen iturritik deskargatu daiteke argitalpena.

Iturria: Build up Kanpoko esteka, 2011/09/02

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Arauak, Dokumentuak, Eraginkortasun energetikoa and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *