Munduko lehenengo eraikin mugikorra, Finlandian

Finlandiako Neapo Oy konpainia etxebizitza modularren eraikuntzan espezializatuta dago, eta hiru solairuko bulego-bloke mugikor bat eraiki du.

Eraikinak 220 tonako pisua du, 33 metro luze da, 12 metro zabal eta 12 metro garai. Gabarra batean eraman dute Turkuko STX ontziolatik (han eraiki dute) Turkuko uhartediko (Finlandiako hego-ekialdeko) Hirvensalo uhartean itsasoaren ondoan alokairuan zegoen orube bateraino, eta garabi baten laguntzaz jarri dute han. 864 metro koadroko eraikin horren egitura eraikuntza-enpresak patentatutako altzairuzko panel berezi batzuek osatzen dute. Arduradunen arabera, oso material gogorra, zurruna eta arina da, eta gainera, nahiko merkea. Antzeko hormigoizko egitura bat bost aldiz astunagoa izango litzateke gutxienez, eta, horrenbestez, ezinezkoa izango litzateke horrela garraiatzea.

864 metro koadroko azalera erabilgarria duen bulego-bloke hori eraikitzeko, zortzi hilabete behar izan ziren, altzairuzko panelen muntaia, instalazio elektrikoa, bainugeletako alikatatua, iturgintza eta zoruen eta trenkaden akaberak kontuan izanik.

Teknologia hori beste herrialde batzuetara esportatzea itxaroten dute, bereziki Asiara. Finlandiako enpresak espero du teknologia hori beste herrialde batzuetara esportatzeko aukera izango duela, bereziki mugimendu sismikoak izaten diren Asiako lurraldetara; izan ere, lurrikarak jasan ditzakete altzairuzko egitura duten etxebizitza-bloke horiek.

Alokairu-kontratua amaitzean, eraikina beste leku batera eraman nahi dute jabeek. Kokapen berriak ere kostaldetik hurbil egon beharko du, haren neurriak direla eta, ezinezkoa baita errepidez garraiatzea.

Iturria: Construnario Kanpoko esteka, 2011/09/08

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Industrializazioa, Patenteak, Produktu berriak, Zerbitzu berriak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *