Poluzioa harrapatzeko zementua: substantzia kimiko batez estalitako zementua, titanio-oxidoa duena, eta argi ultramorez argiztatzen dena

Gorabideko 10 teknologia garrantzitsuenetako bat dela dio Technology Reviewek.Metodo despoluitzaile honen abantaila bat da erabiltzen duen produktu kimikoa, titanio-oxidoa, oso elementu arrunta dela. Hondarretan ere aurki daiteke. Zementuan titanio-oxidoa sartzen bada, prozesua ohikoa baino % 12 garestiagoa da.

Belgikako zientzialariek Bruselako Leopoldo II.a tunelaren zati bat estali dute poluzioaren aurkako zementu horrekin, eta eremua argi ultramoreekin argiztatu. Proiektua aurrera eramaten ari diren zientzialarien arabera, sistema horrek % 20ra arte murriztu ditzake edozein tuneletako partikula poluitzaileak.

Baina ez da tuneletan soilik erabiltzekoa. Parisko Charles de Gaulle aireportuan eta Erromako eliza batean ere erabili da.

2011ko abuztuko zementu, hormigoi eta mortero berriei buruzko proiektuen albistean Kanpoko esteka, gai honi buruzko albiste batzuk jasotzen dira. Horietako bat da Zementu berdea: karbono dioxidoa zementuan biltegiratzea Kanpoko esteka.

Iturria: Ecología Verde Kanpoko esteka, 2011/09/16

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Eraginkortasun energetikoa, Produktu berriak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *