Pixoihal zikinak teila eta hodiak fabrikatzeko birziklatzea

Erresuma Batuan erabili eta botatzeko pixoihalen lehen birziklapen-instalazioak irekiko dira, urtero zabortegietara iristen den pixoihal-kantitate itzela murrizteko asmoz.

Kanadako Knowaste Kanpoko esteka enpresak Erresuma Batuan pixoihalak birziklatzeko bost instalazio gauzatzeko asmoa du 2015. urterako. West Midlands eskualdeko West Bromwich-eko instalazioak konpromisoa hartu du higiene pertsonalerako zenbait produktu prozesatzeko, eta plastikozko osagaiak, hala nola teila eta hodi komertzialak, fabrikatzeko erabili ahalko diren materialak berreskuratuko dituzte.
Halako hondakinen milioi bat tonatik gora sortzen da Erresuma Batuan urtero, eta zati handi bat zabortegietara eramaten da edo erraustu egiten da. Knowaste-ko zuzendari exekutibo Roy Browne-k adierazi zuenez: “West Bromwich-eko instalazio hori Erresuma Batuan egingo dugun 25 milioi liberako inbertsio orokorraren hasiera da.”

Ospitaletako, zaharren egoitzetako eta haurtzaindegietako hondakinak jasotzen hasiko dira. Enpresaren asmoa etxeko merkatuari erantzutea da; izan ere, osasun-hondakinetako elementu plastikoekin eraikuntzarako produktuak egiteko prozesua garatzen jarraitzen dute.

Browne-k dio West Bromwich-eko instalazioan pixoihalen eta higienerako produktu xurgatzaileen 36.000 milioi tona inguru birziklatu ahalko direla.

Eraikal-en jasotako “Teilatu berdeetan erabiltzeko pixoihalak” Kanpoko esteka berrian, pixoihalak teilatu berdeetan erabiltzearen zergatia azaltzen da, eta Knowaste enpresa aipatzen da.

Iturria: Sky News Kanpoko esteka, 2011/09/12

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Patenteak, Produktu berriak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *