Galdiano, Olabarri eta Aralan eraikuntza-enpresek Kemen Group sortu dute

Kemen Group-en xedea da nazioarteko merkatuetan lehiatzea, obra zibil- eta eraikuntza-proiektu integralak kudeatuz, hots, obra publiko zein pribatuak, I+G+Bren zentroak, errepideak, ospitaleak, ikastetxeak, trenbide-azpiegiturak eta itsas sektoreko proiektuak.

Albistearen iturria kontsultatzeaz gain, ekimen honi buruz gehiago jakin daiteke Joseba Azkarraga Kemen Group-eko zuzendari nagusiari egindako elkarrizketan. Elkarrizketa hori Lehiacons-en Kanpoko esteka ere argitaratu da.

Ez da Eraikalen halako esperientzia bat argitaratzen den lehen aldia. 2011ko urtarrilean, albiste hau argitaratu zen: Obras Especiales taldeak eta Moyúa taldeak bat egin dute Activa sortzeko Kanpoko esteka. Han adierazten zenez, azpiegiturak nazioartean kudeatzeko eta eraikitzeko, eta negozio-aukerak erakartzeko sortutako enpresa bat zen Activa.

2010eko ekainean, albiste hau argitaratu zen: Galdianok 50.000 m2-ko zentro logistiko bat eraiki du Angolan, 21 eraikinez osatua Kanpoko esteka.

Eraikalen, enpresen nazioartekotzeei buruzko hainbat albiste argitaratu dira. Hona hemen bi adibide:

Galdiano Construccionesek ISO 9001, ISO 14001 eta OHSAS 18001 ziurtagiriak ditu, Eraikalek lagunduta. José Antonio Olábarri Construccionesek ISO 9001, ISO 14001 eta OHSAS 18001 ziurtagiriak ditu, Eraikalek lagunduta. Eraikalen laguntzaz ziurtatutako enpresen zerrendan Kanpoko esteka egiazta daiteke informazio hori.

Iturria: Lehiacons Kanpoko esteka, 2011/10/10

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Enpresa berriak, Enpresa informazioa and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *