Maya proiektua: Zura eta Akustika

Proiektua helburu honekin jaio zen: zurezko eraikuntza-sistemei buruzko ezagutza hobetzea akustikari dagokionez; izan ere, produktu hori ez da CTE DB HR-n sartzen, eta nazioartean arautu gabe dago nola egin behar den zurezko eraikuntza-sistema arinen diseinu eta modelizazio akustikoa.


Proiektuak bere baitan hartzen du isolamenduari (etxaurreak, estalkiak, forjaketak, zatiketak, ateak eta leihoak), egokitzapenari (akaberak eta estaldurak), instalazioak zarataren aurka babesteari eta bibrazioei buruzko ikerketa.

Proiektuak hiru jarduera-ildo bereiziren bidez ekingo dio eraikin jasangarrietarako zurezko sistema arinetako akustikari.

  • Produktu berrien garapena. Tecnaliak zuzendua.
  • Zurezko arkitektura. Eraikuntzako elementuen karakterizazio akustikoa, eta isolamendurako eta egokitzapen akustikorako soluzioak. Gida Teknikoak egitea. Eduardo Torroja Institutuak zuzenduta.
  • Kalkulu-metodo eta zenbakizko eredu berriei buruzko ikerketa. Caend-ek zuzendua.

Maderia-ren Kanpoko esteka bitartez, enpresa fabrikatzaileen ekarpenak bideratuko dira diseinatutako soluzioak integratzen dituzten zurezko produktuak katalogatzeko. Horren helburuak dira gaur egun eraikuntzan dauden akustika-eskakizunak betetzea, eta eraikuntza jasangarriago baterako produktu berritzaileak garatzea.

Iturria: Indictema Kanpoko esteka, 2011/10/13

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in I+D Proiektuak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *