F²TE³ (Free-Form, Transparent, Energy Efficient Envelope System)

Prestazio energetikoentzako entsegu sistema. Irudia: UPM

Itxitura-sistema berria eskaintzen du F²TE³ prototipoak: arina, lodiera oso txikikoa, energia-eraginkortasun onekoa, argiaren transmisio-maila handikoa eta forma libreekin diseinatzeko aukera ematen duena, ondoren diseinu horiek arkitekturako proiektuetan erabiltzeko.

Madrilgo Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Informatikako Fakultateko ikertzaileek garatu dute proiektua.

Merkatuan dauden itxitura-elementuak eta laborategi independenteen patenteak eta prototipoak ditu oinarri ikerketa-lan horrek, batez ere silize-gelezko isolagarriz egindakoak, isolamendu termikoko elementu gardenetatik eraginkorrena baita material hori. Material horiek aztertuta, ondorioztatu zen batek berak ere ez dituela ematen itxitura-eredu berriak eskatzen dituen prestazioak, baina haien zenbait propietate balia daitezkeela eredua sortzeko: VIP (Vacuum insulation panel) paneletako huts-ganbera, zenbait prototipotan aerogel monolitikoa isolagarritzat erabiltzea eta guztia poliester sendotuz kapsulatua.

Hiru diseinu-elementu horien bat egiteari esker (huts-ganbera eta silize monolitikoko gelezko isolagarria, goi-mailako isolamendu termikoaren bermatzaile, eta material konposatuen diseinu librerako aukerak), itxitura-sistema berri bat (energia-eraginkortasun handikoa eta forma libreak sortzen dituena) definitu ahal izan da, teoria mailan. Egun, panel gardeneko prototipo berri hori eraikitzen eta probatzen ari dira. Merkatuan aurkitzen diren beira bikoitzeko instalazioek eta poliester indartuko panelek baino prestazio hobeak eskaintzen ditu hiru diseinu-elementu horien bat egitetik sortutako sistemak.

Informazio gehiago nahi izanez gero, irakur Alonso L.A., Lauret B. eta Alonso F.-ren “Free-Form, High Energy Performance, Transparent Envelope” artikulua esteka honetan: Advances in Building Materials. Advanced Materials Research aldizkaria Kanpoko esteka, 168-170 (1486-1490). 2011.

Iturria: SINC agentzia Kanpoko esteka, 2011/11/07.

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Eraginkortasun energetikoa, I+D Proiektuak, Produktu berriak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *