Fatxada hobegarria, eraikin hobegarria

Noiznahi gehitu daitezkeen geruza gainjarrizko fatxada egiteko aukera ematen du fatxada hobegarriak, lehendik zeuden egiturak eraitsi gabe.Technal-ek asmatu du fatxada hobegarria, Casa Barcelona proiekturako Ignacio Paricio eta Carlos Ferrater arkitektoen ideia bat oinarri harturik. Obra lehorrarekin egiten den fatxada-sistema modular batean datza ideia.

Aluminiozko aurremarko bat da, mekanikoki mihiztatua, eta, behar den lekuetan, altzairuzko pletinekin indartua barrualdean. Bizilekuetako fatxadetako itxitura arinetarako dago diseinatua. Egitura autosostengagarri bat izatea da helburu nagusia, solairuen arteko tartea bertikalki eta horizontalki banatu ahal izateko. Hartara, edozein itxitura jar daiteke, opakua zein gardena. Opakua bada, kartoi-igeltsuzko egitura du, eta, horrekin batera, plaka hidrofugo bat eta isolamendu termiko eta akustikoko zenbait elementu. Guztira, 15-20 cm hartzen ditu egiturak, adreiluzko itxitura arrunt batenak (25-30 cm, gutxienez) baino askoz ere gutxiago. Aurremarko horien ertzak 1,5 cm baino ez du. Egiazki da txikia sekzioa, kontuan izanik errezel-hormek 5-7 cm izan ohi dituztela. Bestalde, eransgarria da fatxada, barrualdera edo kanpoaldera handitu baitaiteke haren lodiera, lehenbiziko aurremarkoari beste batzuk (bigarrenak edo hirugarrenak) erantsiz. Zenbait kasutan, 30-35 cm-ko hormak eraiki daitezke. Horra, bada, sistema honek fatxadari dakarkion hobekuntza: prestazio termikoak eta akustikoak hobetzen ditu, eta zur-lan bikoitzak, aire egokitua edo etxeak behar duen beste zeinahi elementu hartzen du.

Honenbestez, zaharkituak geratu diren zenbait elementu edo, kanpoko giroaren aldaketa dela eta, nahikoak ez diren zenbait prestazio erraz asko alda daitezke, eta azal berria jarri fatxadari, aurreko eraitsi gabe betiere. Hartara, ohiko eraikuntza-sistema baino merkeagoa eta azkarragoa da etxearen eraikuntza. Batetik, murriztu egiten dira pisua eta lodierak; hori dela eta, aurreztu egiten da hormigoizko egitura sostengagarritan, eta azalera erabilgarri handiagoa dago salgai. Bestetik, enpresa bakar batek egin dezake lana, elementu aurrefabrikatuak, obran mihiztatzen direnak, izaten baitira.

Iturria: Construnario Kanpoko esteka, 2011/11/02

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Produktu berriak and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Comments are closed.