Eraikinak lurraren mailatik abiatuta egiteko aukera emango lukeen proiektua

Altzairu forjatu aurrefabrikatuak bata bestearen atzetik jasotzean datza metodo hau. Obren egikaritze-denboraren % 50 eta kostuaren % 30 aurreztea ekarriko du. Sistema ikerketa-aldian dago oraindik, eta ez du izan egiazko aplikaziorik. Youtuben dago ikusgai sistemaren bideoa Kanpoko esteka.

Coruñako Unibertsitateak, Abeconsa eraikuntza-enpresak, Galiziako Xuntak eta Valora aholkularitza-enpresak COTaCERO izeneko proiektu bat garatu dute. Haren bidez, lurraren mailatik abiatuta egin ahal izango dira eraikinak, altzairu forjatu aurrefabrikatuak bata bestearen atzetik jasoz.

“Eraikuntza-eragiketen % 100 lurraren mailatik abiatuta eginez gero, obren egikaritze-denboraren % 50 aurreztuko litzateke, eta kostuaren % 30”, José Luis Molina Botas Abenconsako zuzendari nagusiaren arabera. Gainera, lan-istripuengatiko arriskuak murriztu egingo lituzke; izan ere, langileek ez lukete altuera handian lan egin beharko.

Zimendatze perimetraletik abiatzen da; han, lehen egitura eraikitzen da, eta dagozkion forjatuak egiten zaizkio. Amaitutakoan, katu hidraulikoak erabiliz igotzen dira. Prozesu ziklikoa da, eta egin nahi den solairu bakoitzarekin errepikatu behar da. Prozesu horrekin, eraikuntza-kostu handiak ekartzen dituzten zenbait bitarteko mekaniko ez dira beharrezkoak izango, hala nola garabiak edo aldamioak.

Oraingoz, ikerketa-aldian dago, eta ez da aplikazio errealik egin; hala ere, bideragarritasun-azterketa egin da, simulazio bidezkoa, eta aurreikusten da hemendik urtebete baino gutxiagora hasiko dela prozesua hiru solairutik gorako eraikinetan erabiltzen. Unibertsitateko ikerketa-emaitzak transferitzeko bulegoa ari da egiten proiektuaren patentea erregistratzeko prozesu guztia.

Orain arteko eraikuntza-sistema goitik behera aldatzen du proiektu honek; izan ere, “eskulana espezializatzea eta erresistentzia- eta egonkortasun-kalkuluak eskatzen ditu”, baina, sortzaileen arabera, berrikuntza-estrategia baten parte da, etorkizuneko inbertsio gisa, eta gainerako lehiakideetatik bereizteko aukera emango du.

Ideia hau 2004an sortu zen, Coruñako Unibertsitatean, eta Víctor Hermorek bere doktore-tesian landu zuen (Sistema COTaCERO). Gero, Abeconsak sustatutako proiektu batekin gauzatu zen; 80.000 euro jarri ditu horretarako, Galiziako Xuntaren laguntza finantzarioarekin, hark beste 50.000 euro jarri baititu.

Iturria: El Mundo Kanpoko esteka, 2011/11/23

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Doktore Tesiak, I+D Proiektuak, Industrializazioa, Patenteak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *