Dokumentua, ingelesez: energia-eraginkortasunaren ziurtagirien eraginkortasuna – Alemaniako ebidentzia

Dokumentuaren azala

Dokumentuaren jatorrizko izenburua: “The Effectiveness of Energy Performance Certificates – Evidence from Germany“

Azterketa hori Berlineko Klimaren Ekimen Politikoak egin du, eta aztertzen du Alemaniako etxebizitzen erosleei zenbateraino lagundu dieten energia-eraginkortasuneko ziurtagiriek (EEZ) erosketa-erabakietan energia-eraginkortasuna kontuan hartzen. Emaitzek erakusten dutenez, EEZen eraginkortasuna mugatua da. Hauek dira horren arrazoiak: lehenik eta behin, ziurtagiriak ez dira erabilgarriak energia-eraginkortasunaren inplikazioak ulertzeko. Bigarrenez, EEZak ez dira kontuan hartzen eraikin gehienetan, haien egungo egoera juridikoa dela eta. Hirugarrenez, energia-eraginkortasuna bigarren mailako erosketa-irizpide bat da etxebizitza bat erosteko orduan. Azterketaren emaitzek, hala ere, energia-eraginkortasunaren ziurtagiriek duten potentzialtasuna nabarmentzen dute, aipatutako oztopoak gainditu egin baitaitezke. 2013tik aurrera handitu egingo da EEZen erabilera, eraikinen energia-eraginkortasunaren Europako Direktiba (EPBD) berria dela eta. EEZen diseinuan egindako aldaketek —azterketa pilotuetan onartu beharrekoak dira— are gehiago handitu dezakete energia-eraginkortasunaren ziurtagirien eta energia-eraginkortasunaren garrantzia.

Dokumentua berriaren iturritik eskuratu daiteke.

Iturria: Build up Kanpoko esteka, 2011/11/21

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *