M2i Arquitecturak aurkeztutako Green Curtain Panel izeneko proiektuak ideia berritzaileetan oinarritutako oinarri teknologikoko enpresa-ekimen onenaren Manuel Laborde Werlinden lehen saria lortu du. Iñigo Goicoechea, Igor Jiménez eta Miguel Rubiok parte hartu dute proiektuan.
Irungo M2i Arquitectura enpresak aurkeztutako proiektuaren helburua da nekazaritzarako balio duten “eraikinak” eraikitzea, nekazaritza-ekoizpen bertikalean oinarritutako eraikuntza jasangarriko teknikak erabilita. Proiektuaren azken helburua da eraikuntzaren eta hiri-ingurunearen kalitatea hobetzea, eta, aldi berean, nekazaritza ekologikoan etekin handiagoa lortzea, baita nekazaritza tradizionalerako tokirik ez duten etxeetan sartzea ere.
Iturria: Euskadi+Innova , 2011/12/20