Arauz kanpoko eraikuntza-makineria identifikatzeko gida. Dorre-garabiak

 

Arauz kanpoko eraikuntza-makineria identifikatzeko gida. Dorre-garabiak

 CECEko Kanpoko esteka dorre-garabien Europako fabrikatzaile nagusiek bidegabeko lehiapean fabrikatutako makineria eta langileen segurtasuna arriskuan jartzen duena azkar detektatzeko tresna gisa erabiltzeko gida bat garatu dute. 

Langileen segurtasuna bultzatzea du helburu gidak. 2011ko maiatzean egina da, eta hainbat hizkuntzatan dago eskuragarri; besteak beste, gaztelaniaz Kanpoko esteka. Ezagutza tekniko handirik izan gabe ere azter litezkeen oinarrizko elementuen zirriborroa da.
Argi eta erraz azaltzen du zer puntu diren garrantzitsuenak Europan lehen aldiz merkaturatzen edo zerbitzuan jartzen den garabi bati dagozkion lege-eskakizunak betetzen dituen ala ez jakiteko. Hala, ekipo-ondasunen “erabiltzaileei”, hau da, langileen eskura dorre-garabiak jartzen dituzten enpresariei, aukera ematen zaie era berean laneko arriskuen prebentzioko legeriak ezarritako eskakizunak betetzeko. Eskakizun horietako bat da erosketa-unean indarrean den merkaturatze-legeria betetzen duten ekipoak erostea. 

Beste zenbait gairekin batera, hauek lantzen ditu gidak: garabiak izan behar duen dokumentazioa, soinu-emisioak, garabiaren osagaien konbinazioa, segurtasun-ekipamenduak… 

CECEko dorre-garabien atalaren ekimen hau ekipo-ondasunen alorreko Europako zenbait elkarteren ekimen bateratu batekoa da. Ekimen horren bidez, Europako Batasunean merkaturatzen edo zerbitzuan jartzen ari diren produktuen “merkatuko zaintza” bultzatzeko plataforma bat sortu dute. Plataforma horretan, dorre-garabiei buruzko dokumentuaz gain, beste makineria-mota batzuetarako antzeko dokumentuak ere badaude. 

Iturria: Construarea Kanpoko esteka, 2011/12/22

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Arauak, Dokumentuak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *