Espainiako lehen farola eolikoen instalazioa

Farola eolikoa

Endesak 18 farola instalatuko ditu Málagako itsas pasealekuan, eremuari energia-autosufizientzia emango diotenak antzeko bi teknologiaren bitartez: energia fotovoltaikoa sortzen duten bederatzi unitate, 95 watt puntako (Wp) potentziakoak, 58 watt-eko eta 5 metroko garaierako led motako argiekin; eta 9 farola eoliko, ardatz bertikalekoak, 600 watt-ekoak, 9 metroko garaierakoak eta 58na watt-eko 3 lanparaz hornitutakoak. Proiektua Smartcity izenez ezagutzen da, eta eraginkortasuna irabaztea eta itsas pasealekuari autosufizientzia ematea dira haren helburuak.

Horrela, Málaga «aitzindari» bihurtu da estatu mailan. Hori adierazi du Eduardo Galvan Green Power Tech-eko kontseilari delegatuak. Endesak koordinatuta eta hainbat administrazio publikorekin batera proiektuan parte hartzen duen partzuergoko —Isotrol, IBM, Sadiel, Acciona, Ingeteam, Ormazabal, Telvent eta Neometrics-ek osatutakoa— enpresa pribatuetako bat da Green Power Tech.

2012an, albiste hau azaldu da: «Tulipa: farola aeroturbinaduna, aeroturbinarekin funtzionatzen duen farola baten prototipoaren gainean» Kanpoko esteka.

Eraikalen blogean, post hau argitaratu da: «Napo: aerosorgailu eta panel fotovoltaiko konbinatua» Kanpoko esteka, panel fotovoltaikoa duen aerosorgailu txikia, euri-urak jasotzen dituen erretenaren eta hustubideko hodiaren (zorrotena) artean jartzeko pentsatua. Turbina-kontzeptu hori François Morrierrek (Ensci) eta Yvonne Chuak (Singapurreko Unibertsitate Nazionala) garatu dute.

Urban Green Energy enpresak Kanpoko esteka aeroturbina txikien hainbat produktu ditu.

Iturria: Alex Infanteren bloga Kanpoko esteka, 2012/01/03

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Produktu berriak and tagged , , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *