Dokumentua, alemanez: Klima babestea, eraikinetan hozte-eskakizunak murriztuz.

Dokumentuaren azala

Azterlan honen helburua da eraikinak hozteko sistemen azken energia-beharrak modu merke eta ekologikoan murrizteko edo ezabatzeko neurri egokiak ikertzea eta ebaluatzea. Alemaniako eraikinetako hozte-sistemen egungo energia-beharrak ebaluatzea da azterlanaren oinarria. Eraikinetako hozte-sistemen ohiko teknologien ikuspegi osoa ematen da. Azken energia-beharrak modu dinamikoan simulatzen dira, hartara erreferentziako obrak hautatzeko (bizitegi-erabilera dutenak eta ez dutenak), zenbait egoera klimatikoren arabera (Frankfurt eta Hamburg, kondizio klimatiko estandarra eta muturrekoa). Simulazio horien emaitzetan, batetik, hozte-sistemen energia-eskakizuna eta, bestetik, azken energia-eskakizuna lortzen dira. Datu horiek azterketa ekonomiko eta ingurunearen azterketa sakon bat egiteko abiapuntua dira. Energia gutxitzeko edo murrizteko beste teknologia batzuk zehazten dira, hala nola eguzkitik babesteko sistemak eta energia berriztagarriak. Beste teknologia batzuk erabiliz Alemanian, 2030. urtera arte, energia-kontsumoa zenbat murriztu daitekeen kuantifikatzen da. Alemaniako bizitegi-erabilerakoak diren eta ez diren eraikinak eraikitzeko inbentarioa hozteko energia-eskakizunaren proiekzioaren ikuspegiari jarraikiz egiten da hori, azterlan honetako simulazioak erabiliz, eta, orobat, beste azterlan adierazgarri batzuk kontuan hartuz. Eraikinetako hozte-sistemek energia-eskakizunean zer eragin duten aztertzen da. Energia-eskakizuna murrizteko eragozpenak zehazten dira, eta kontsumitzailearentzako informazioari eta politikari dagozkien baliabide-motekin batera zer neurri har daitezkeen eztabaidatzen da. Txosten honetan, azterlan horren emaitzak laburbiltzen dira, ingelesez, 9 orritan.

Berriaren iturritik atzi daiteke dokumentua.

Iturria: Build up Kanpoko esteka, 2011/12/30

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *