EKTk dokumentu hau gehitu du: “Sukaldeetan sua itzaltzeko babes-sistemen gutxieneko baldintzak”

Dokumentuaren azala

Eraikuntzaren Kode Teknikoaren (EKT) azken bertsioan, abenduaren 16an argitaratutakoan, “Sukaldeetan sua itzaltzeko babes-sistemen gutxieneko baldintzak” dokumentua gehitu da. Tecnifuego-Aespi Kanpoko esteka elkarteak egin du dokumentua.

Abenduaren 16an, Sustapen Ministerioak EKTren “Suteetatik babesteko segurtasuna” oinarrizko dokumentua (OD-SS) argitaratu zuen. Dokumentu hartan, azken bertsiotik egindako komentarioak gehitu dira, eta hau aipatzen da, hitzez hitz: “Sua itzaltzeko sistema automatikoak dituzten sukaldeetako gailuak babesteko, lagungarria izan liteke Tecnifuego-Aespi Kanpoko esteka elkarteak argitaratutako dokumentu hau kontsultatzea: ‘Sukaldeetako sua itzaltzeko babes-sistemetarako gutxieneko gomendioak’ (2011ko ekaina)”.

Dokumentu teknikoa Tecnifuego-Aespiren sistema finkoen batzorde sektorialak egin du, eta oso erabilgarria da sukalde profesional edota industrialetako sua itzaltzeko sistemak instalatzeko, ikuskatzeko eta haien mantentze- eta gainbegiratze-lanak egiteko.

Gidaliburua modu errazean eta praktikoan idatzita dago, eta suhiltzaileek, kontrol-erakundeko teknikariek, instalatzaileek, mantentzaileek eta erabiltzaileek berek kontsultatu dezakete. Sukaldeetako sua itzaltzeko babes-sistema finkoen, ke-kanpaien, plenumen, hodien eta sukaldeetan egon litezkeen beste elementu batzuen diseinuari, instalazioari, funtzionamenduari, probari eta mantentze-lanei loturiko alderdiak biltzen ditu.

Kontsulta errazteko, atalka antolatuta dago dokumentua: osagaiak (deskarga-difusoreak, hodiak, sua itzaltzeko gaiak), sistemaren baldintzak (jarduera, kokalekua, baldintza bereziak…), proba eta instalazioen mantentze-lanak.

“Sukaldeetan sua itzaltzeko babes-sistema batek izan beharreko gutxieneko baldintzak” dokumentu teknikoa gomendatu egiten du EKTk; formatu digitalean eskuratu dezakete hura behar duten profesional guztiek, eta Tecnifuego-Aespiren webgunean ere kontsultatu eta deskargatu Kanpoko esteka daiteke.

Iturria: Tecnifuego Kanpoko esteka, 2011/12/22

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Kalitate-kontrola obretan and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *