Eguzki-leihoa. Autohornikuntzarako soluzioak

Solarwindow sistema

«Arkitektura, Birgaitzea eta Energia-eraginkortasuna» blogean Kanpoko esteka, bi soluzio hauek jasotzen dira:

Solar Window

New Energy Technologies Kanpoko esteka enpresak SolarWindow Kanpoko esteka deritzon sistema garatu du; eguzki-zelulen geruza meheak guztiz minimizatzeko gai izan da. Xafla fotovoltaikoa sistema ihinztagailu batez aplikatuz lortzen da. Xafla fotovoltaiko guztiz gardenak lor daitezke, eta haien lodiera orain arte erabili izan direnena baino hamar aldiz txikiagoa izateraino murriztu daiteke. Bestalde, xafla horiek elektrizitatea sor dezakete, bai eguzki-argiaren eraginez, bai argi artifizialaren eraginez, eta horrek askoz ere eraginkorragoak bihurtzen ditu.

Pytagoras Solar Kanpoko esteka

Beira bikoitzaren barnealdean dagoen xafla-sistema silizio-zelulaz estalita dago, eta haiek sortzen dute elektrizitatea. Sistema horri esker, nahiz eta xaflak orientagarriak ez izan, erabateko soluzioa lortzen da: barnealdera sartzen den eguzki-argia kontrolatzen da, eta, horrenbestez, tenperatura erregulatzen da, autohornikuntzarako energia sortzen den bitartean.


Aurretik, beste produktu batzuk deskribatu dira Eraikalen:

  • Leihoa + Eguzki-panela Kanpoko esteka dituen Smart Energy Glass leiho adimenduna, Peer + holandarrena: leihoa zeharkatzen duen argi-kantitatea kontrolatzeko ahalmena izateaz gainera, panel fotovoltaiko baten moduan jokatzen du.
  • Bi beira isolatzaileren artean fase-aldaketa duten materialak dituen leiho-sistema Kanpoko esteka. GlassX leiho-sistemak fase-aldaketa duten materialak (phase-change materials, edo PCM) ditu bi beira isolatzaileren artean. Tenperatura baxuetan, PCMa solidoa eta zeharrargia da, baina, berotzen denean, urtu egiten da, eta garden bihurtzen da. Horren ondorioz, egunean zehar leihoak eguzkiaren beroa xurgatzen du, eta gauean poliki-poliki askatzen du, materiala hoztuz doan heinean.

Eraikalen blogean, berri hau ere sartu zen: Eguzki-energiaren sistema berriak etxaurreetarako Kanpoko esteka. Berri horretan aipatzen denez, leiho gutxiko edo gabeko fatxada bat duten eraikinetan, energia garbia sortzeko sistemak, hala nola Solar Ivy-ren huntz artifiziala edota Wind Cube deritzen turbina txikiak, jartzeko aprobetxa litezke gainazal horiek.

Iturriak: Arkitektura, Birgaitzea eta Energia-eraginkortasuna bloga eta Eraikal bloga, 2012/01/17

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Produktu berriak and tagged , , , , , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *