Energia-eraginkortasuneko egiaztagirien eta eraikinetako energia-eraginkortasunari buruzko direktibaren eraginkortasuna hobetzeko gako-emaitzak eta gomendio politikoak

Dokumentuaren azala

Ideal EPBD (Energy Performance of Building Directive, Eraikinetako Energia Eraginkortasunari buruzko Direktiba) proiektuan egindako lana. Ideal EPBD ikerketa-proiektua hiru urteko programa izan zen (2008-2011). Programak askotariko metodo zientifikoak konbinatu zituen etxe bat erosteari edo etxea birgaitzeari buruzko erabakiak hartzeko unean jabeengan eragina duten faktoreak aztertzeko.

Proiektuaren emaitzak eta txosten honetan aurkeztutako gomendio politikoak alderdi hauetan oinarritzen dira:

  • Gaiari buruzko literaturaren berrikuspena
  • Eraikinetako energia-eraginkortasunaren (EPBD) aplikazioan nahasitako herrialdeko agenteei egindako elkarrizketak
  • Elkarrizketa sakonak EBko hamar herrialdetako etxebizitza-jabeei (bosna elkarrizketa Danimarkan, Finlandian, Alemanian, Herbeheretan eta Erresuma Batuan, eta 23 edo 24 elkarrizketa Belgikan, Bulgarian, Txekiar Errepublikan, Letonian eta Portugalen)
  • Inkesta bat EBko bost herrialdetako etxebizitza-jabeen artean (Danimarka, Finlandia, Alemania, Herbehereak eta Erresuma Batua)
  • Herrialdeko eta nazioarteko adituen tailerrak

Albiste horrek Eraikalen 2011ko martxoan argitaratutakoa osatzen du: Etxebizitza-jabeen erantzuna Eraikinen Eraginkortasun Energetikoari buruzko Zuzentarauaren garapenaren inguruan, hamar herrialde desberdinetan Kanpoko esteka. Bi albisteetan aipatutako ingelesezko txostenak eskura daitezke Ideal EPBD proiektuko downloads atalean Kanpoko esteka.

Esteka horretatik bertatik deskargatu daitezke Ideal EPBD proiektuan parte hartzen duten herrialde bakoitzerako gako-emaitzak eta gomendio politikoak: Belgika (Walonia), Bulgaria, Txekiar Errepublika, Danimarka, Finlandia, Alemania, Letonia, Herbehereak, Portugal eta Erresuma Batua.

Proiektu honen ildo beretik, baina Alemaniako kasua soilik aztertuta, honako albiste hau argitaratu da Eraikalen: Dokumentua, ingelesez, energia-eraginkortasunaren egiaztagirien eraginkortasuna – Alemaniako ebidentzia Kanpoko esteka.

Iturria: Build up Kanpoko esteka, 2012/01/23

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *