OnexitThermic mortero isolatzaile termikoa

Onexit Kanpoko esteka euskal enpresak OnexitThermic morteroa garatu du, agregatu arinez eta gehigarri bereziz osatutako zementu-oinarrikoa.

«Sektoreari isolatzaile termiko gisa funtzionatzen duen eta Etxebizitza Berriak Eraikitzeko Kode Teknikoa betetzen duen produktu bat eskaintzeko aukera ikusi genuen» adierazi du Jesús Peñafiel Onexiteko bazkide sortzaileak eta proiektuaren arduradunak.

Materiala -% 100 poliestireno-hondakinetatik lortutakoa- erraz aplikatzen da eraikinaren fatxada izango denaren gainean. Horretarako, bi geruzatan proiektatzen da: «bata morterozkoa eta bestea isolatzaile lana egingo duen akaberako gainazala osatzen duena». «Ez dira erabili behar ez sare-begiak eta ez gisa horretako obretan aplikatzen diren beste tresna batzuk, eta 2 eta 8 zentimetro arteko lodiera eman behar zaio, operazioaren konplexutasunaren arabera».

Azkenik, material isolatzailea horman inprimatuta geratuko da «obra amaitutzat eman baino lehen erregelatzen den monogeruza termikoak» eratutako konglomeratu baten laguntzarekin.

Eraikuntzako material berritzaile horrek eskaintzen duen onura nagusietako bat «obra egikaritzeko denbora % 50 murriztea da», eta baita obra bi edo hiru fasetan garatzea ere. «Oso alderdi garrantzitsua da, batik bat bizkor ibiltzea eskatzen duten birgaitzeetan». Energia-kontsumoan duen «aurrezpen handiagoa» gehitu behar zaio horri, material konbentzionalena baino % 50etik % 75era handiagoa.

Prestazio horiez gain, iragazkortasun handiagoa du ur-lurrunarekiko eta, ondorioz, eraikinei «hobeto arnasten» laguntzen die eta erresistentzia handiagoa du suteen aurrean. Ez da material erregaia eta, horregatik, A ziurtagiria du suaren kontrako erresistentzia-mailari dagokionez.

Produktuak Egokitasun Teknikoko 566/11 zenbakidun Agiria du.
Eraikalen argitaratu zen albistea: “GFP: isolamendurako material berria” Kanpoko esteka. Polimero batek zigilatutako aluminioarekin eta aire-ganbarekin (edo eroankortasun baxuko gasa) panal gisa antolatutako hainbat geruza dira. Material hori eraikinetan isolamendu termikoa nahiz isolamendu akustikoa lortzeko erabil daiteke.

Iturria: El Mundo Kanpoko esteka, 2011/01/23

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Produktu berriak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *