Eguzki-pintura

Notre Dame Unibertsitateko Kanpoko esteka (Indiana, AEB) ikertzaile-talde batek etxebizitzak elektrizitate-sorgailu erraldoi bihurtzeko gai den «eguzki-pintura» bat asmatu du.

Energia berriztagarrien erabilera hedatzeko oso lagungarria litzateke material berri hori, baina bide luzea geratzen zaio, oraindik ere, eguzki-zelula konbentzionalen energia-bihurketako eraginkortasunera iristeko. Ikertzaileek diote, hala ere, merkeagoa dela eta, gainera, kantitate handitan fabrika daitekeela.

Silizioan oinarritutako eguzki-zelulen alternatiba bat da “eguzki-pintura”, eta kadmio sulfuroz edo kadmio seleniuroz (bi konposatuok fotoiak xurga ditzakete, eta sateliteetako eguzki-plaketako zelulak egiteko erabili zituen Sharpek) estalitako titanio dioxido (TiO2) nanopartikulekin egindako ikerketa baten emaitza da. Ur- eta alkohol-base batekin nahasten dira partikula horiek, kolore horiko orea sortzeko. Kadmio seleniuro nahasketak, berriz, kolore marroi iluna eragiten du. Bi ore horiek nahastuta, ore marroi argitsua sortzen da. Ore horrek material eroale gardenen bat ukitzean eta eguzkitan jartzean, elektrizitatea sortzen da.

Hona zer dioen Prashant Kamatek, Nano Zientzia eta Teknologiako Notre Dame Zentroko ikertzaile nagusiak: «Oraingoz, % 1eko energia-eraginkortasuna lortu dugu. Silizioan oinarritutako eguzki-zelula komertzialen eraginkortasunetik oso urrun gaude oraindik, haiek % 15ekoa edo handiagoa lor baitezakete. Baina oso merke eta kantitate handietan egin daiteke pintura hau. Eraginkortasuna hobetzeko gai bagara, egunen batean energia-premia guztiak ase ahalko ditugu».

«Sun-Believable» (Eguzki sinesgarria) izena jarri diote eguzki-pinturari Kamaten gidaritzapean diharduten ikertzaileek. Orain, bihurketa-eraginkortasuna handitzeko eta egonkortasuna hobetzeko plan batean murgilduta dabiltza.


Gai honi buruzko albisterik bazen lehendik ere, dena den:

Argia islatzen duten pinturei buruzko albiste gehiago ere badaude. Titan ® Cool Roof Kanpoko esteka bi geruzako sistema da, Custom-Bilt metals-ek Kanpoko esteka ekoitzia, % 70 PVDF 70 (polibinil fluoruroa) erretxinetan oinarritua. Sabai-estaldura oso islatzailea da; % 25eko eguzki islapen-koefizientea du, gutxienez, eta % 70 arterainokoa kolore argienekin.

Iturria: Construnario Kanpoko esteka, 2012/01/23

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Eraginkortasun energetikoa and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *