NyloSheet: % 100 birziklatutako materialezko estaldura

 

Nylosheet

NyloSheet eraikuntza-material bat da, % 100 tapizetatik eta KOL (konposatu organiko lurrunkor) gabeko erretxinetatik ateratako material birziklatuz egina. Estalduretarako erabil daiteke, iragazkorra delako eta lizunari eta termitei aurre ondo egiten dielako.

Kolpeei ondo eusteaz gain, frogatuta dago NyloSheet panelek hezetasunaren aurkako hesirik jarri gabe ere estaltzen dituztela hormak, eta ustelgaitzak eta pintatzeko egokiak direla. Ezaugarri horiek direla eta, material ekologikoa da, edozein eraikini LEED kredituak gehitzeko aproposa.

Informazio gehiago, nyloboard fabrikatzailearen web-orrian Kanpoko esteka.

IS Arquitectura blogean, material ekologiko gehiagori buruzko informazioa dago:

 

Ecoclad

EcoClad: kanpoko estaldura ekologikoa Kanpoko esteka. Paper birziklatuarekin eta erretxinarekin itsatsitako zur- eta banbu-zuntzekin fabrikatutako materialez egiten da EcoClad panel ekologikoa. Emaitza: panel gogor eta iraunkorra, fatxadak estaltzeko aproposa; urradurei eta UM izpiei ondo eusten die eta ur gutxi xurgatzen du (% 0,75). EcoClad Kanpoko esteka fatxadetarako estaldura da, eta Klip Bio Technologies-ek Kanpoko esteka fabrikatzen du.

Iturria: IS Arquitectura bloga Kanpoko esteka, 2012/01/25.

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Produktu berriak and tagged , , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *