Azterlana, ingelesez: “Energia-eraginkortasunean bazkide gisako partaidetza: familia anitzeko etxebizitzak eta energia-enpresak”

Amerikako Estatu Batuetan egina da azterlana, 2012/01/25ean Eraikalen argitaratutakoa bezala: “Energia-eraginkortasunak familia anitzeko etxebizitzetan kredituak emateko dituen onurak aitortzen” Kanpoko esteka.

Energia-enpresek familia anitzeko etxebizitzen sektorean dituzten aukerak eta estrategiak deskribatzen ditu txosten horrek, energia-eraginkortasunaren aldaketetarako dituzten baliabideak gehitzeko eta inbertsio horien erabilera hobetzeko xedez. Estatu guztiek dituzte aukerak beren eraikinen energia-eraginkortasuna hobetzeko. Txostenaren arabera, zenbait estatu —batez ere Columbia barrutikoak, Florida, Illinois eta Texas— oso leku onak dira familia anitzeko eraikinetan energia-eraginkortasuneko politika hobetzeko. Hainbat programa arrakastatsuren azterketa-kasuak ere eskaintzen dituzte familia anitzeko eraikinen energia-eraginkortasuna hobetzeko energia-enpresek erabil ditzaketen askotariko ikuspegiak irudikatzeko.

”Engaging as Partners in Energy Efficiency: Multifamily Housing and Utilities” txostena American Council for an Energy Efficient Economy-ren (ACEEE) esteka honetan Kanpoko esteka dago eskuragarri, erregistratu ondoren.

Iturria: Cleantechnica.com Kanpoko esteka, 2012/01/31

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *