Eco-ceravolt plaka fotovoltaikoa, aireztatutako fatxadako sistemetan erabiltzeko diseinatua

Toledoko Favemanc Kanpoko esteka enpresak egiten du plaka hau.

Aireztatutako fatxadaren onurak (energia-aurrezpena, isolamendu termiko eta akustikoa, eraikinetako erosotasunaren gehikuntza,…) eta energia elektrikoa ekoiztearenak batzen ditu sistema honek. Fatxadak, zuzenean edo zeharka, eguzkiaren eraginpean egon behar du. Itxiturako eta dekorazioko elementu pasiboak izateari utzi eta erabilera propiorako edo komertzialerako energia garbiaren sortzaile bihurtzen dira, bada, fatxadak.

Eco-ceravolt plaka estrusiozko klinker gres-plaka batek eta modulu fotovoltaiko batek osatzen dute, biak ere ijezketa bidez elkarri iraunkor itsatsiak. Horrela, fatxadan guztiz txertatuta geratzen den pieza bakarra ateratzen da. Gisa horretako instalazioetan, sortutako energia autokontsumorako erabiltzen da.

Instalazio Elektriko Fotovoltaiko Isolatuak. Eco-Ceravolt plaka
Horrelako instalazioetarako, biltegiratze-bateriak edukitzea komeni da, zelulen jarduerarik gabeko egoeretan (gauetan eta eguzki-erradiazio gutxiko egunetan) energia izateko.

Hauek dira instalazio elektriko fotovoltaiko isolatu baten osagaiak:

  • Eco-Ceravolt plaka: beira fotovoltaikoa, zeinaren kopurua estali beharreko azaleraren eta eskatzen duen energiaren araberakoa baita.
  • Bateriak: sortutako energia biltegiratzeko.
  • Inbertsorea: korronte zuzena korronte alterno (240 v.) bihurtzeko.
  • Karga-erregulatzailea: baterietara desbideratzen den energia erregulatzen du.

Sarera konektatutako Instalazio Elektriko Fotovoltaikoak. Eco-Ceravolt plaka

Instalazio fotovoltaiko batean sortutako energia saldu ahal izateko sare elektriko konbentzionalera konektatzen direnak.

Eraikin gehienak sare elektriko konbentzionalera konektatuta daudenez, orain arte, sortutako energia konpainiari saltzea zen onena, konpainiek hobariak zituztelako eta erositakoa baino prezio handiagoan saltzen zelako. Baina, oso denbora gutxian, hobariak jaitsi eta tarifa elektrikoa garestitu egin denez, sortutako energia etxebizitzek kontsumitutakoaren parte bat izatea da irtenbide onena. Hartara, kontsumoa murriztea lortzen da, kontsumoaren parte bat fatxadak sortutako energiarena baita.

Hona hemena sarera konektatutako instalazio elektriko fotovoltaiko baten osagaiak:

  • Eco-Ceravolt – Plaka fotovoltaikoa: estali beharreko azaleraren eta eskatutako energia-kantitatearen araberakoa da plaka-kopurua.
  • Inbertsorea: hargailuek korronte alternoan lan egiten badute (240 V), beharrezkoa da elementu hau.
  • Babes-koadroa: instalazioaren segurtasuna eta isolamendua bermatzen ditu, babes termikoko eta diferentzialeko elementuekin.
  • Kontagailuak: bi noranzkokoak izaten dira, eta kontsumitutako energia eta ekoitzitako energia erregistratzen dituzte.
  • Kableatua: potentziaren eta instalatutako beira fotovoltaikozko modulu-kopuruaren araberako dimentsioa izaten du.

Informazio gehiago, Favemanc-en web-orrian Kanpoko esteka, Eco-ceravolt-i buruzko atalean.

Eraikalen, 2010ean argitaratu zen albiste hau: “Sulfurcell: eguzki-moduluekin aireztatutako fatxada” Kanpoko esteka.

Eguzki-energiari buruzko albiste horiekin lotuta dago Eraikalen argitaratutako albiste hau: “2012 arte Eraikalen jasotako eguzki-teila eta –teilatuei buruzko laburpena” Kanpoko esteka.

Iturria: Aislo.com Kanpoko esteka, 2012/02/01

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Produktu berriak and tagged , , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *