Ahorratuenergia.es web-orriak birgaitze energetikoa sustatzeko komunitate bat jarri du martxan

Ahorratuenergía.es Kanpoko esteka web-orriak martxan jarri duen komunitate birtualak Kanpoko esteka enpresak, erakundeak, profesionalak eta herritar partikularrak batzen ditu, erakinen eta etxebizitzen birgaitze energetikoa sustatzeko eta haien onurak ahalik eta erabiltzaile gehienei helarazteko.

Ekimenaren helburua da Ahorratuenergía.es komunitatearekin bat egiteko interesa duten eragile guztiei birgaitze energetikoaren onurak hedatzeko “bozgorailu” gisa aritzeko behar diren tresna guztiak eta harekin lor ditzaketen aurrezpen potentzialak ematea, betiere sektorearen sustapena bultzatuz.

Ahorratuenergía.es Kanpoko esteka web-aplikazioak (doakoa) higiezinen egungo energia-kontsumoei eta kostu atxikiei buruzko informazioa ematen die erabiltzaileei, baita aplika ditzaketen energia-hobekuntza potentzialei buruzkoa ere. Hartara, zenbat energia eta diru aurrezten den kalkulatzen du.

Aplikazio hori eskuratzeko, nahikoa da etxebizitzaren egoerari buruzko galdetegi bat (eraikitako urtea, kokapena eta instalazioak) betetzea. Datuak bidali ondoren, txosten bat jasotzen da, kosturik eta konpromisorik gabe. Higiezina birgaitu nahi izanez gero egin litezkeen jarduketak ageri dira txostenean, etxeetan ahalik eta energia- eta diru-aurrezpen handiena lortzeko.

Etxebizitzak egungo egoeran izango lukeen energia-eraginkortasunaren kalifikazioa eta erabiltzaileak hautatutako energia-hobekuntzen aplikazioarekin lortuko litzatekeena ere jasotzen ditu txostenak. Prestazio horri esker, Espainian kalifikazio hori lortzeko aukera ematen duen lehen aplikazioa da.

Jabeei ez ezik (interesdun nagusiak), beste hiru erabiltzaile-motari ere zuzentzenzaie aplikazioa: finka-administratzaileei, higiezinetako agenteei et ITE edo ESE teknikariei. Talde profesional horiek etxebizitza-jabeei zerbitzuak eskaintzen dizkiete, eta Ahorratuenergía.es tresna oso lagungarria eta erabilerraza dute beren zerbitzuen balioa areagotzeko.

Eraikalen, “Eraikuntzako Lan Fundazioaren jokoen bidezko ikaskuntza” Kanpoko esteka izeneko albistean dago eskuragarri Birgaitze energetikoko simulagailua. Berez, birgaitze energetikoarekin eta energia-eraginkortasunarekin lotutako ikastaroetako prestakuntza-lanetarako da tresna eta, simulazio gidatuen bitartez, ikaslea prestatzea da helburua, birgaitze-jarduketen hautespenak eraikineko energia-portaerari nola eragiten dion ikas dezan. Lehenik eta behin, erabiltzaileak jarduketa egin nahi den probintzia hautatu behar du, eta hiru eraikin-mota desberdinen artean aukeratu (1950 baino lehenagoko, 1950 eta 1970 arteko, eta 1970 eta 1990 arteko bizitegi-eraikinak). Parametro horiek aukeratutakoan, hautatutako eraikinaren energia-ebaluazioa egiten du tresnak, energia-kontsumoari (kW/urteko) eta CO isurpenei dagokienez (kg/urteko), baita kontsumitutako energia-kostuaren kalkulua (€/urteko) eta oinarritzat hartutako eraikinaren energia-kalifikazioa ere. Hortik aurrera, aukera ematen du tresnak aldaketa simulatuak egiteko eraikinaren hainbat gunetan; esaterako, “inguratzailean” (itxiturak, fatxadako zubi termikoak, estalkiak, etab.), aireztapen-sisteman, eguzki-paneletan eta girotze-sisteman. Hartara, parametro horiek manipulatuta, azken txostena eratzen da, zenbait datu alderatuta, energia-kontsumoa, CO2-emisioen murrizketa, kontsumitutako energiaren prezioaren urteko hobekuntza eta birgaitzearen ondoren lortutako erosotasun termikoa aztertzeko, baita eraikina birgaitu aurreko eta ondorengo energia-kalifikazioa ere.

Ahorratuenergia.es Kanpoko esteka Etres Consultores-en ekimen bat da. Eraikalen argitaratu zen Etres Consultoresen beste ekimen bati buruzko albiste bat, 2010eko urtarrilean: “Berritzea, birgaitze energetikoa hedatzeko atari berria” Kanpoko esteka.

Iturria: Renovarte Kanpoko esteka, 2012/02/01

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Eraginkortasun energetikoa, Eraketa, Zerbitzuak (web) and tagged , , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *