Eraikin berdeen errendimendu handiko diseinurako ANSI/ASHRAE 189.1-2011 Arau Amerikarraren 2011ko bertsioa

Eraikinak eta sistemak iraunkorragoak izaten laguntzeko aldaketak Beroaren, Hotzaren eta Aire Girotuaren Ingeniarien Ameriketako Sozietateak (ASHRAE), Argiztapen Ingeniarien Ipar Amerikako Sozietatearekin (IES) eta Eraikuntza Berdearen Ameriketako Estatu Batuetako Kontseiluarekin (USGBC) batera argitaratutako errendimendu handiko eraikuntza berdearen arauaren bertsio berriaren parte bat dira.

Eraikin berdeen errendimendu handiko diseinurako ANSI/ASHRAE 189.1-2011 arauak, zeinak garaiera txikiko bizitegi-eraikinak alde batera uzten dituen, eraikuntza berdeko oinarria eskaintzen die errendimendu handiko eraikinak diseinatzen, eraikitzen eta kudeatzen dihardutenei. Hartzen dituen arloak, funtsezkoak guztiak ere: eraikuntzaren kokapenaren iraunkortasuna, uraren erabilera eraginkorra, energia-eraginkortasunaren, barneko airearen kalitatearen eta eraikinak atmosferan, materialetan eta baliabideetan duen inpaktua. Indarrean jarri zutenean (2009), Ameriketako Estatu Batuetako eraikuntzako lehen arau berdea izan zen.

Eraikin berdeen errendimendu handiko diseinurako ANSI/ASHRAE 189.1-2011 arauak —zeinak alde batera uzten dituen garaiera txikiko bizitegi-eraikinak— 119 $-eko kostua du. Informazio gehiago jasotzeko eta araua erosteko, jo ASHRAEren esteka honetara Kanpoko esteka.

Eraikalen, arauaren aurreko bertsioaren aipamena egin zen 2010eko urtarrilean: “Eraikin ekologikoetan errendimendu handiak lortzeko 189.1 Arau Amerikarra” Kanpoko esteka. Garai hartan, doakoa zen araua.

”Eraikuntzako Iraunkortasunari buruzko Normalizaziorako Jardunaldia” Kanpoko esteka izeneko Eraikalen albistean (2012-01-20), 2011n eraikuntzako iraunkortasunaren normalizazioan egindako aurrerapenak daude eskuragarri.

Iturria: Automated Buildings Kanpoko esteka, 2012/02/01

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Arauak, Eraginkortasun energetikoa and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *