Inguratzaileen birgaitze energetikorako “Eraikuntzako inguratzaileetarako modulu eguzki-kolektore pasiboari” emandako Nazioarteko Patentea

Eraikinen kanpoko hormetarako aireztapen-sistemadun eguzki-kolektore pasiboen eremu teknikokoa da asmakuntza hori. Modulu eguzki-kolektore pasibo bat da, eta elementu hauek ditu: aire-ganbera batek banandutako eta marko inguratzaile batean muntatutako panel garden bat eta beroa xurgatzen duen panel bat; goiko aire-hodia, aire-ganbera eraikineko solairu bateko sabaitik hurbil dagoen eremu batekin komunikatzeko; beheko aire-hodia, eraikineko solairu bateko zorutik hurbil dagoen eremu batekin komunikatzeko; giroko airearen sarrera bat moduluaren beheko aldean eta aire berotuaren irteera bat moduluaren goiko aldean; airea bideratzeko lehen sistema bat, lehen posizioan aire-irteera ixten duena eta bigarrenean goiko aire-hodia ixten duena; airea bideratzeko bigarren sistema bat, lehen posizioan beheko aire-hodia ixten duena, bigarrenean aire-irteeraranzko aire-fluxua ixten duena eta hirugarrenean ez aire-hodia, ez aire-irteeraranzko aire-fluxua ixten ez dituena.

Sistema hori lehendik dauden eraikinen birgaitze energetikora bideratuta dago, obra berrirako ere egokitu daitekeen arren, eta hainbat berrikuntza ditu; esaterako, fase-aldaketako materiala (PCM) energia termikoa hartzeko/metatzeko elementu gisa erabiltzea, eta aireztapena kudeatzeko sistema bat, kontrolagailu adimendun batek eragiten duena, neguan berokuntza-sistemarenaren kontsumoa eta udan hozte-sistemarena murrizteko gai dena.

Eraikuntzako inguratzaileetarako modulu eguzki-kolektore pasiboa” (“Passive solar collector module for building facades”) izeneko PCT nazioarteko patentea eskatzeko Patenteen Europako Bulegoak egindako nazioarteko bilaketa-txostenaren ebaluazioa oso ona izan zen, eta, aurkitutako teknikaren egoera ikusita, eskaerak berritasuna eta asmamena dakartzala zioen. 2011ko erdi aldera, Tecnaliaren Eraikuntza Unitateak WO 2011/080356 A1 Nazioarteko Argitalpen Zenbakia jaso zuen, Jabetza Intelektualaren Munduko Erakundearen eskutik.

Iturria: Tecnalia Kanpoko esteka, 2012/02/01

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Eraginkortasun energetikoa, Patenteak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *