ContenHousek itsas edukiontziekin egindako etxebizitza partekatuko sistema bat merkaturatu du

Eraikalen albistean —Itsas edukiontziz egindako behin-behineko etxeak, batzuk hiru solairukoak, Japonian tsunamiak kalte egin zienentzat Kanpoko esteka—, itsas edukiontziak eraikitzen dituen Bizkaiko ContenHouse Kanpoko esteka enpresa berria aipatzen zen.

Enpresa horrek etxebizitza partekatuko sistema bat diseinatu du, eraikitzen oso azkarra, merkea eta barruko diseinua jabeen beharretara egokitzeko aukera ematen duena. Etxebizitza-antolamendu hau duen lehen proiektua Mungian (Bizkaia) ari dira egiten, eta batzuek dagoeneko agertu dute interesa lau jaberentzako eraikuntza bat martxan jartzeko.

Sistema horren alde nabarmenetako bat da, hain zuzen, etxe partekatua izan arren banaketari esker oso intimitate-maila handia lor daitekeela eraikinaren jabe bakoitzarentzat. Hala, aldez aurretik ez dago diseinu estandarrik, eta ContenHousek barne-banaketa desberdina egingo du proiektu bakoitzean; banaketa horretan sartzen dira etxe horretan biziko direnek behar dituzten guneak (guztienak nahiz pribatuak). Parametro guztiak finkatutakoan, etxebizitza hiru hilabetean eraikitzen da, eta beste hiru egun behar dira hura dagokion tokian jartzeko.

Banandutakoen, ezkongabeen, lehen etxebizitza bilatzen duten bikoteen nahiz emantzipatzeko asmotan dabiltzan gazteen beharrak asetzeko diseinatua dago.


ContenHouseren webgunean Kanpoko esteka, ez dago inolako azalpen gehigarririk etxe partekatuaren sistemari buruz, baina Mungiako sustapen bat aipatzen dute Kanpoko esteka. Webguneko gizarte-ekintzaren atalean, zenbait sustapen-aukera garatzen dituzte:

Iturriak: Alimarket Kanpoko esteka, 2012/02/08 eta Urbanoticias Kanpoko esteka, 2012/02/08

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Enpresa berriak, Industrializazioa and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *