Haur-eskolen proiektuak egiteko eta haur-eskolak eraikitzeko gida

Gidaren azala

Gidaren atzeko azala

Haur-eskolen proiektuak egiteko eta haur-eskolak eraikitzeko gidaren asmoa da horrelako hezkuntza-zentroen sortze-, diseinu-, eraikuntza- eta hornitze-prozesuetan parte hartzen duten pertsona eta taldeei jarraibideak ematea. Argitalpen horrek erakutsiko die zer garrantzi duen haur-hezkuntzako zentro bat sortzeko prozesuan eragina duten alderdi guztiak osotasunean ulertzeak. Garrantzi berezia du argitalpenean plan zuzentzailea sartu izanak, plan zuzentzailea izanik proiektua egin aurretik haur-eskola osatzen duten espazioen artikulazioa lantzen duen dokumentua. Bestalde, eskolak izan behar dituen lehentasunezko espazioen zerrenda ere nabarmentzen da testuan, espazio horiek funtsezkotzat jotzen baitira haurren eta haien familien arretaren kalitatea bermatzeko. Azkenik, gidak badu altzariei eta ekipamenduei buruzko kapitulu bat ere, eta eranskin bat ere bai, argitalpen honetan hobesten diren printzipioak eta prozedurak praktikan betetzen dituzten haur-eskolen hamar adibide dituena.


Gida 2011n argitaratu zuten Espainiako Hezkuntza Ministerioak eta Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioak (FEMP). Hauek dira egileak: Vicenç Arnaiz Sancho, psikologoa; Iciar de Basterrechea Meunier, arkitektoa; eta Sergi Salvador Carreño, arkitektoa.

Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioaren (FEMP) esteka honetan Kanpoko esteka deskargatu daiteke gida.

Iturria: Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioa (FEMP) Kanpoko esteka, 2012/02/07

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *