MIT landarez egina dagoen eta margotu daitekeen panel fotovoltaiko bat garatzen ari da

Scientific Reportsek argitaratutako txosten batean Kanpoko esteka, Massachusettseko Teknologia Institutuko (MIT) ikertzaileek diote landarez egindako panel fotovoltaikoak kostu txikian ekoizteko aukera lantzen ari direla. Teknikoki landare guztiak eguzki-zelula moduko bat diren arren (fotosintesian eguzki-argia hartzen dute, eta ura eta CO2-a azukre bihurtzen dira), gakoa «kostu baxuan» datza.


Fotosintesia teilatuan

Proiektuaren muina da laborategiko tresna sofistikaturik gabe «bio-fotovoltaikoa» sortzea, tresna horiek nahiko garestiak izaten direlako eta ez dutelako beti balio benetako ekoizpenerako. Sistema berria erabilerraza eta askoz ere merkeagoa da; landare berdeak (adibidez, belar-ebakinak) eta diseinatutako produktu kimikoak nahasita, fotosintesia egiteko ahalmena duen material fotovoltaikoa lortzen da.

MITeko ikertzaile Mershin Andreasek, artikuluaren egileetako batek, prozesua azaldu digu: «Hartu poltsa hori (produktu kimikoak dauzka), nahasi edozein landarerekin, eta erabili nahaskia teilatua margotzeko». Hori besterik ez: nahasi eta margotu. Mershinek kostu txikiko metodo hau garabidean dauden herrialdeetan erabiltzen ikusi nahi du, adibidez, elektrizitatea urria eta sare elektrikoak zalantzazkoak diren tokietan.

Praktikak dakar aurrerabidea

Txostenean bada beste esaldi garrantzitsu bat: «aurrera egiten». Mershin bainu kimikoarekin egindako eguzki-zelulak aurretik landareekin egin izan direnak baino % 10.000 eraginkorragoak dira, baina, hala ere, eguzki-argiaren % 0,1 besterik ez da energia bihurtzen. (konparazio baterako, CleanTechnican argitaratu izan da % 20 baino gehiago bihurtzen duten eguzki-zelulen berri).

Aipatu dugun panel fotovoltaikoa giro-tenperaturan dagoen zink oxidozko nanokablez egina dago, hainbat gainazalen gainean, eta fotosistema-I molekulak isolatuz (landareetan, horiek dira benetan fotosintesia egiten dutenak). Nanokableei esker, handia da korronte-fluxua garraiatzeko azalera.

MITek zabaldutako bideo batean Kanpoko esteka, prozesuari buruz hitz egin zuen Mershinek.

«Urte askoz ikertu ondoren, proteina hori ateratzeko, egonkortzeko eta gainazal baten gainean jartzeko prozesu bat lortu dugu, efektu fotovoltaikoa oso erraz egiteko aukera ematen duena.»

Lana ez da bukatu

Lortutako emaitzak landareek lortzen dutenetik urrun dauden arren, eta haien inspirazio-iturria landareak izan direla kontuan izanik, asko hobetu dira lehendik lortutako emaitzak (oso korronte gutxi lortzen zutenak, tresna garestiegiak erabiliz). Prozesu berri honekin pauso izugarri bat eman dute. Hala eta guztiz ere, panel fotovoltaikoek sendoagoak eta askoz ere eraginkorragoak izan behar dute, merkaturatzeko prest egon aurretik.

Iturria: Clean Technica Kanpoko esteka, 2012/02/03

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Eraginkortasun energetikoa, I+D Proiektuak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *