Pike Researchen txostena, ingelesez: Zero energiako eraikinak

Zero energiako eraikinen munduko merkatua 1,3 bilioi dolarrera iritsiko da 2035erako.

“Eraikuntza berdea munduko eraikuntza-industrian ohikoago bihurtzen ari da, eta hurrengo muga handia zero energiako eraikinak diseinatzea da, hots, energia berriztagarriaren bidez eraikinean ekoizten den energia adina energia kontsumitzen duten eraikinak diseinatzea” idatzi zuen Pike Researcheko bazkide batek. “Herrialde eta eskualde batzuek dagoeneko ezarri dituzte, batetik, epe luzeko helburuak eta, bestetik, zero energiako eraikinak eraikitzera behartzen duten eta datozen urteetan indarrean jarriko diren arauak (batzuk 2016an sartuko dira indarrean)”.

Merkatu horren munduko diru-sarrera 2020rako 690 mila milioi dolarrekoa izatera iristea espero da, eta, ondoren, 2035erako, hori bikoiztea. “Horrek % 43ko urteko hazkunde-tasa konposatua irudikatzen du, eta hazkunde horren parte handi bat Europako Batasunean gertatu zen.”

Eraikuntza berdearen ziurtagiriak azken urteetan mundu osoan nabarmen ugaritu direnez, zero energiako eraikuntza bihurtu da eraikin berdeen xede ideal” dio Eric Bloomen ikerketaren analistak. “Teknikoki, eskualde askotako eraikin-mota askotan lor daiteke zero energiako erakuntza-diseinua, baina hasierako kostuak eragiten duen kezka oztopo handia da merkatuan”.

Europa buru

Europako Batasuna (EB) doa buru berotze globalaren kontrako bidean eta energiaren inguruko politika aurrerakoietan. Eraikinen Eraginkortasun Energetikoaren Direktibak ematen dio indarra bultzada horri. Direktiba horren mende daude eraikuntza-kodeak, eta ia zero energiako eraikin publikoak egitera behartzen du 2019rako eraikin publikoei dagokienez, eta 2021erako, eraikin berri guztiei dagokienez.

AEB eta Japon EBren atzetik doaz, eta antzeko eskakizunak garatzen ari dira.

Eraikinetako energia berriztagarriak eta eraginkortasun energetikorako sistemek kostu handiagoa izan lezakete hasieran, baina beren fruitua ematen dute gero. Hala, eraikin berrientzako arau horiei esker, ehunka milioi pertsonak energia eta dirua aurreztu beharko lukete datozen hamarkadetan.

Pike Researchen txostena

Pike Researchen txostena: “Zero energiako eraikinak” txostenak zero energiako eraikinen merkatuaren tamainari eta hazkundeari buruzko datuak dauzka, 2011tik 2035era bitartekoak (HVAC edo berotzeko, aireztatzeko eta aire girotuko sistemak, beira-sistemak, hormen eta sabaien eraikuntza, energia berriztagarrien sistemak eta eraikuntzako beste kostu batzuk barne). Azterketa horretan, merkatu nagusietako zero energiako eraikinen sustatzaile eta joera nagusien ebaluazio kualitatiboa ere egiten du, eta kontuan hartzen ditu bai eraikin komertzialak bai etxebizitzak. Zero energiako eraikuntzari lotutako banakako elementu teknologikoak ere aztertzen ditu, bai eta zero energiako eraikinak egiteko arkitektura-, ingeniaritza- eta eraikuntza-zerbitzuen hornitzaileek izango dituzten diseinu-erronkak ere.

Pike Researchen webgunean Kanpoko esteka eros daiteke liburua, bai eta laburpen bat irakurri ere.

Iturria: Cleantechnica Kanpoko esteka, 2012/02/06

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Azterlan sektorialak, eraginkortasun energetikoa and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *