Plaka fotovoltaikoak teilatu berdeetan

Eraikin askoren teilatuek energia berriztagarria ekoizteko ahalmen handia dute, baina badute eragozpen handi bat: zolatutako gainazal horiek oso tenperatura altua izatera irits daitezke, eta, ondorioz, panel fotovoltaikoen eraginkortasuna txikiagotu egiten da. Teilatua landare-geruza batez estalita, ordea, eraikinaren isolamendua hobetzen da, eta gainazal horren tenperatura nabarmen txikiagotzen da.

Lorategi-teilatuen eta plaka fotovoltaikoen konbinazioa izan liteke energia berriztagarriak lortzeko azalera hori guztia baliatzeko erarik onena. Dagoeneko badago horrelako sistema bat, Sun-Root Kanpoko esteka, eta 50 urte irauteko gai diren estalki-sistema lorategidunak egiten dituen Green Roof Technology Kanpoko esteka etxeak garatu du.

Berez, panel fotovoltaikoz osatutako “lur” bat instalatzea bezalakoa da, baina etxe baten, etxebizitza-bloke baten, bulego-eraikin baten eta abarren teilatuan jartzen da, eta euri-urak ere kudeatzen ditu eguzki-plakentzat mikroklima freskoago bat lortzeko. Sun-Rootek lortzen du euri-ura panel fotovoltaikoen azpitik igaroaraztea, landareei emateko, eta lurrunketaren ondorioz panelak hoztea. Hala, energia eraginkorrago ekoizten da, eta eraikinak jasangarritasun-ezaugarri hobeak ditu.

Eraikalen, teilatuekin eta energiaren ustiapenarekin zerikusia duten albiste gehiago jarri dituzte:

Badaude, halaber, eguzki-teilei Kanpoko esteka eta panel fotovoltaikoei Kanpoko esteka buruzko albisteak ere.

Iturria: IS-Arquitectura Kanpoko esteka, 2012/02/06

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Produktu berriak and tagged , , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *