Behar bezalako Arreta betetzeko kontsulta-webgune bat sustatu du Aeim elkarteak

Webgunearen Kanpoko esteka helburua da aipatu dugun “Behar bezalako Arreta” hori betetzeko tresna izatea, eta Zuraren Merkataritzaren eta Industriaren Espainiako Elkarteak, (Aeim Kanpoko esteka) eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren Baso Politika eta Desertifikazioaren Azpizuzendaritza Orokorrak sortu eta garatu dute.

Behar bezalako Arreta” deritzon Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2010eko urriaren 20ko 995/2010 Araudia (Europako Batasuneko 2010eko azaroaren 12ko Aldizkari Ofizialean argitaratua) Europako Batasuneko FLEGT Ekintza Planean (Legeen aplikazioa, “gobernantza” eta merkataritza) sartzen da. Ekintza Plan hori legez kanpoko zuhaitz-mozketaren eta zuretik eta zur-produktuetatik eratorritako merkataritzaren aurka borroka egiteko sortu zen. Aipatutako Araudi hori 2013ko martxoaren 3an jarriko da indarrean.

Ekintza Planaren helburua da zur-ekoizleei laguntza ematea zuraren jatorria jakiteko sistemak garatu eta indarrean dagoen legedia aplikatzeko modua hobetu dezaten.

Zuraren eta zur-produktuen jatorriaren arriskua ebaluatzeari dagokionez, sistema zorrotz bat proposatu da, nazioartean ospe handia duten erakunde eta GKEen txosten ugaritan oinarritua.

Iturria: Construarea Kanpoko esteka, 2012/02/07

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Zerbitzuak (web) and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *