Onduline enpresak webgune bat
sortu du, arkitektura, estaldura, fatxada, teilatu eta birgaitze-proiektuei buruzko informazioa batu eta birgaikuntzako profesionalei laguntzeko.
Bederatzi atal ditu webguneak. Horietako lehenarekin —“Proyectos de referencia”—, sektoreko profesionalek (arkitektoek, eraikuntza-enpresek eta abarrek) birgaitze-proiektuak igo eta azaldu ditzakete, baita haien arkitektura-estudioak edo arlo horretan espezialistak diren enpresak ezagutarazi ere.
“Sistemas constructivos” atalean, proiektuen birgaitzeetan erabil daitezkeen teknikak aurkeztu eta azaltzen dira. “Documentación de interés” izenekoan, sektoreko profesionalentzako aholkuak eskaintzen dira gai hauei buruz: energia aurrezteari buruzko eskuliburuak, zarataren aurkako babesa, suteen aurkako segurtasun-neurriak…
Beste bi kategoria ere badaude. Alde batetik, “Ayudas y subvenciones” deritzona, proiektuak eskaintzen dituzten erakundeek emandako laguntzei buruzkoa. Bestetik, “Eventos” deritzona, Espainiako estatuan birgaikuntza dela-eta egiten diren ekitaldien gainekoa (biltzarrak, topaketak, hitzaldiak…).
Webgunearen azken atala “Banco de precios” izenekoa da. Atal horretan daude neurketak kalkulatzeko, aurrekontuak egiteko, ziurtagiriei buruzko informazioa jasotzeko edo obraren finantza-kontrola egiteko webguneak.
Bestalde, esteka interesgarriak dituzte (“Links de interés” atalean) enpresa, elkarte edo birgaitzeari buruzko katalogoetara, besteak beste. Horiez gain, eraberritzeei, birgaitzeei eta berritzeei buruzko estekak daude “Links de rehabilitación” atalean.
Webguneko informazio guztia osatzeko, birgaitzeari lotutako berriak argitaratzen dira (aurrekontuak, etxebizitza berriak edo proiektuak).
Birgaitze energetikoarekin lotutako hainbat atari aipatu ditu dagoeneko Eraikalek:
- Ahorratuenergia.es
. Etxebizitzetan energia aurrezteari buruzko web-aplikazio bat da, lau erabiltzaile-profiletara bideratua: jabeak, lursailen administratzaileak, higiezinen agenteak eta ITE edo ESE teknikariak.
- Renovarte, energia-birgaikuntzari buruzko ezagutza hedatzeko atari berria
.
- Cuidatucasa
, etxebizitza baten bizi-kalitatea zehazteko aplikazio informatikoa.
Iturria: Inmodiario , 08/02/2012