Espainiako arkitektoen jarduera bultzatzen: eraikuntzen oinarrizko zigilua, nazioartekotzea, birgaikuntzaren sustapena eta abar

Hona hemen Espainiako arkitektoen jarduera-sorrerari buruzko bi berri ezberdin baina osagarri: CSCAEk Sustapen Ministerioari egindako proposamenak, eta arkitekto-talde baten ekimena, atzerrian lan egitera joateko prozesuan elkarri laguntzeko. Bi berrien artean badago loturarik: lehen berrian, Espainiako estudioak nazioartekotzeko informazio-gidak sortzea aipatzen da.

CSCEAk Sustapen Ministerioari proposamenak egin dizkio

Pilar Martínez Espainiako Gobernuko Arkitektura, Etxebizitza eta Lurzoruaren zuzendari nagusia Espainiako Arkitektoen Elkargoen Goi Kontseiluarekin (CSCAE) batzartu da, sektore horren beharrak eta jarduera suspertzeko proposamenak ezagutzeko.

Bileran, birgaitze-legearen aurreproiektuko neurrietatik batzuk aurreratzeko eskatu zioten arkitektoek Sustapen Ministerioari, Errege Dekretu bat onartuta. Jordi Ludevid Espainiako Arkitektoen Elkargoko Goi Kontseiluaren presidentearen (CSCAE) ustez, gobernuak uda baino lehen onartu behar luke errege-dekretu hori, jarduera sustatzeko neurri fiskalen eta laguntza zuzenen bidez, baita erregulazio batekin ere.

Arkitektoek gobernuari aurkeztutako proposamenak birgaitze arkitektoniko orokorrera bideratuta daude. Horretarako, “eraikinen oinarrizko zigilua” jartzea proposatzen dute, eraikinen irisgarritasuna, bizigarritasuna, energia-eraginkortasuna eta segurtasun juridikoa bermatzeko.

Ludevidek zioenez, jarduera hori guztia abian jartzeko, eraikinaren jabearen ekarpenekin, diru-laguntzekin eta energia-zerbitzuen enpresa-ereduarekin lortuko litzateke finantziazioa. Azken eredu horretan, eraikinen gastu energetikoa murrizteko inbertsioak aurreratu egiten dituzte, eta aurrezpen horren zati batetik lortzen dute etekina.

Oinarrizko zigilu hori nahitaezkoa izatea proposatzen dute, eta hau du helburu: Espainian dauden 25 milioi eraikinen (etxebizitzak edo bestelakoak) birgaitze arktitektoniko eraginkorra eta lana sortzea, bereziki arkitekturaren sektorean (% 50 langabezia-tasa du).

Halaber, Ana Pastorrek zuzentzen duen sailari hau proposatu diote arkitektoek: hirigintza-lizentziak emateko prozesuak arintzeko, arkitektura-lehiaketetarako araudi berria garatu eta hirurteko ardura-bermeak ezartzeko, eta Zerbitzu Profesionalen Legea sortzeko.

Nazioartekotzeko prozesuetan sektoreari laguntzeko modua aztertzeko ere eskatu diote, informazio-gidak eginez eta Kanpo Arazoetarako Ministerioarekin hitzarmen bat sinatuta.

En transito Linkedin taldea

Topagune birtuala Kanpoko esteka da, non arkitektoek informazioa jaso, beren burua prestatu, gaitu eta munduko beste toki batzuetan lan egiten duten arkitektoek nola egin duten jakin dezaketen, baita haien esperientziak eta iritziak partekatu ere.

Helburua da bertan gelditu baina kanpora begira daudenak, alde egingo dutenak, etengabe mugitzen direnak eta oraingoz itzultzeko asmorik ez dutenak elkartzeko gune bat sortzea.

Eraikalen, berri ugari jaso ditugu Linkedin eraikuntzako sektoreari aplikatzeari buruz. Gai horri buruzko azken berrian, “Eraikuntzako kalitate-kontroleko Linkedineko taldea” Kanpoko esteka, jasotzen dira guztiak: eraikuntzan kalitatea kontrolatzeko taldea, produktu baten banatzaileak bilatzea, liburu bat idaztea.

Iturriak: El Mundo Kanpoko esteka, 2012/02/07 eta Search & Drive, Profesionales de la Arquitectura y la Ingeniería Linkedin taldea Kanpoko esteka, 2012/02/08

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Proiektuak, Zerbitzuak (web) and tagged , , , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *