“Eraikuntza jasangarriaren finantziazioa eta kontratazioa –Ikuspegi berritzaileak” txostena argitaratu dute, ingelesez

Financing and Contracting Sustainable Construction – Innovative Approaches” txostenak eraikuntza-sektoreko proiektu publikoen finantziazio eta kontrataziorako zenbait ikuspegi berritzaile aztertzen ditu. Europako zenbait ingurunetako toki- eta eskualde-agintariak biltzen dituen Sareko Lantaldean-SCI parte hartu dutenek adierazitako irizpideen arabera hautatu dira interes-eremuak. Hona hemen txosten horretan berariaz jorratu diren gaiak:

  • Eraikin publikoen birgaitze jasangarria finantzatzeko tresnak eta Europako funtsak: zer dagoen eskuragarri, aplikazio-eremua eta hautagarritasuna, funtsen eskuratze- eta banatze-prozesuen gaineko inpaktua.
  • Energia-errendimenduko kontratuak, elkarte publiko-pribatuak eta obren eta zerbitzuen esleipenak: zer eredu erabiltzen diren eraikuntzaren garapen jasangarrirako/berritzailerako, zer arazo aurkitu diren, zein diren jardunbide egokienak…
  • Gai bakoitzean, ikerketaren hasierako emaitzak aurkeztu dira, argitaratutako iturri ugari oinarri hartuta.

Lantaldeei eta haien emaitzei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, ikus SCI sarean webgunea Kanpoko esteka edo Build up Kanpoko esteka.

Berriaren iturritik eskuratu daiteke dokumentua.

Hainbat dokumentu argitaratu dira Eraikalen eraikuntzako birgaitze-lanen finantziazioari buruz:

Iturria: Build up Kanpoko esteka, 2012/01/27

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *