Lauza zeramikoari buruzko gida

2012ko urtarrilaren 4an argitaratu zuen Valentziako Erkidegoko Egunkari Ofizialak 2011ko abenduaren 14ko ebazpena —Azpiegitura, Lurralde eta Ingurumen Sailarena—, zeinaren bidez onartzen den eraikuntzako kalitatearen gaineko “Lauza zeramikoari buruzko gida” izeneko dokumentua (onartua).

Eraikuntza-prozesu osoaren kalitatea hobetzeko lauza zeramikoak estalki gisara nola erabili erakusten du Gidak. Profesionalei erabakiak hartzen laguntzen die dokumentuak, eta haien esku ipintzen ditu eraikuntzarako produktuen eta sistemen alorrean izan diren aurrerakuntzak normalizazioari, teknologiari eta industriari dagokienez.

Gidaren xedea hau da:

  1. Produktu nagusiak eta haiei atxikiak hautatzen laguntzea, erabilerara nola egokitzen diren aztertuz. Prozesuaren fase bakoitzean, informazioa eta hautaketa-sistema bat eskaintzen ditu Gidak, erabakiak egokiak izan daitezen. Saihestu beharreko alderdi batzuk erakustea, akatsak baztertzeko eta hautaketa ahalik eta onena egiteko.
  2. Ezagutzak eguneratzen laguntzea. Azkar egiten du aurrera materialen teknologiak. Hori dela eta, trebakuntza-garaian jasotako ikaskuntzak berehala geratzen dira zaharkituta, eta profesionalek ez dute behar adina astirik izaten beren kabuz ezagutzak eguneratzeko. Honenbestez, beharrezkoa da Gida hau —materialak edo sistemak aplikatzeko beste batzuk bezala—, informazio sistematikoa ematen baitu produktuen bilakaerari eta haien erabilera egokiari buruz.

Hona hemen dokumentuaren atalak:

  • Lauza zeramikoen motak
  • Lauza zeramikoen sailkapena, erabileraren arabera
  • Lauza zeramikoen hautaketa
  • Lauzak jartzeko sistema
  • Proiektuaren zehaztapena eta obraren kontrola
  • Erabilera eta mantentze-lana
  • Eranskinak

1998an argitaratu zen lehenbizikoz dokumentu hau —seigarren argitalpena du oraingoa—, Valentziako Generalitateko Herri Lan, Hirigintza eta Garraio Sailaren, Valentziako Erkidegoko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren eta Valentziako Erkidegoko Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargoen Kontseiluaren elkarlanari esker, Valentziako Erkidegoko Kalitate Planaren barruan. Argitalpen bakoitzean, egokitu egin da Gida araudi berriek eragindako berrikuspenetara eta sektoreko eragileen jardueragatik metatutako eskarmentura.

Argitalpen honetan, hasierako dokumentua —Valentziako Generalitateak Eraikuntzako Kalitaterako Dokumentu Aitortutzat onartua azaroaren 30eko 132/2006 dekretuaren bidez, DRB 01/06 kodearekin— berrikusi da.

Berria jaso dugun datan, ez zegoen eskuragarri dokumentua. Eskuragarri izan bezain pronto, IVEren dendan Kanpoko esteka egongo da.

Iturria: Eraikuntzaren Valentziako Institutua Kanpoko esteka, 2012/01/09

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, Espezifikazioak and tagged , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *