Dokumentua, ingelesez. Eraikinen eraginkortasun-hobekuntzak: etorkizunerako ibilbide-orria

Liburuaren jatorrizko izenburua: Residential Efficiency Retrofits: A Roadmap for the Future.

Araudi Laguntzaren Proiektuak (RAP, Proyecto de Asistencia Regulatoria) dokumentu bat argitaratu zuen, etxebizitzak egokitzeko estrategiei buruzkoa. Ipar Ameriketako eta Europako eraikinen karbono-emisioen eraginkortasuna hobetzeko eta/edo haiek murrizteko ahalmenaren erdia, gutxi gorabehera, lehendik dauden etxebizitzak hobeto egokitzeari lotuta dago. RAPek ibilbide-orri hori prestatu du etorkizunerako, arduradun politikoei eta profesionalei etxebizitzak birmoldatzeko estrategia diseinatzen eta ezartzen laguntzeko. Lan-planek oinarri sendoak behar izaten dituztenez, arrakastarako zortzi printzipio ezarri dira. Bi hamarkada baino gehiagotako nazioarteko esperientzia dute oinarri printzipio horiek, eta xedea da etxe bakoitzeko askoz aurrezpen-maila handiagoa lortzea eta beste edozein lurraldek, naziok edo estatuk orain arte eskuratu duen merkatu-eremua baino askoz zabalagoa eskuratzea.

Berriaren iturritik atzi daiteke dokumentua.

RAPi buruzko informazio gehiago lortzeko, bere web-orria Kanpoko esteka bisitatu daiteke.

Iturria: Build up Kanpoko esteka, 2012/02/13

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *