Txostena, ingelesez: Merkataritza-eraikinen automatizazio-sistemen merkatua

Commercial Building Automation Systems txostenak munduko merkatua eta joerak aztertu ditu: segurtasuna eta sarbidea; berokuntza- eta aireztatze-sistemen eta aire girotuko sistemen kontrolak; suteetarako segurtasun-sistemak; bizi-sistemak eta argiztapena kudeatzeko sistemak.

Merkataritza-eraikinen automatizazio-sistemen merkatuan, aldaketa handia izaten ari dira bai teknologia eta bai munduko energiaren kudeaketaren garrantzia. 1970eko hamarkadatik 1990eko hamarkadaren erdialdera arte, eraikin modernoen automatizazioa hau besterik ez zen: sistema inbidualak, etengailu, tenporizadore eta alarmetarako kontrol-panel errazak dituztenak. Gaur egungo sistemak, berriz, zeregin askoz konplexuagoak egiteko eta eraginkortasunerako gako izateko diseinatuta daude. Merkataritza-eraikinek elektrizitatearen % 23 kontsumitzen dute, gutxi gorabehera, mundu mailan; beraz, eraginkortasuna hobetzen, neurtzen eta aztertzen duten sistemak munduko energiaren kudeaketako zati garrantzitsua dira.

Gaur egun, bi joera garrantzitsuk bultzatzen dituzte eraikinen automatizazioko teknologiaren aldaketak eta haren erabilera. Lehena eraikinen mundu mailako hazkunde handia da. Txinak, zehazki, 2025a bitartean Chicagoren neurriko bi hiriren baliokidea eraikitzeko erronka du. Hazkunde horrekin batera, gero eta politika gehiago egingo dira energia-eraginkortasuna arautzeko, eta, neurri batean, eraikinen automatizazio-sistemen bidez bideratuko dira politika horiek. Bigarren joera garrantzitsua da informazio-teknologien eta eraikuntzako datuen arteko bat-etortzea.

Langa-gailuak eta eraikinen automatizazioko kontrolak zenbait protokoloren bitartez komunikatzen dira (BACnet eta LonWorks, esaterako), eta Internet protokoloaz (IP) baliatzeko gaitasuna izaten hasi dira, sare informatiko baten protokolo eta azpiegitura-ekipo berak erabili ahal izateko. Gainera, historikoki informazio-sistemek, jabetzaren kudeaketak, softwareak eta alor horretako konpainia tradizionalek bereizgarri izan dituzten merkatu-hobiak desagertzen ari dira. IBM, Accenture eta Cisco enpresek, adibidez, esperientzia handia dute sareen kudeaketako zerbitzuetan, eta hazkunde-eremutzat ikusten dituzte informazio-sistemak.

Txostenaren kostua: 3.900 dolar. Berriaren iturrian eros daiteke.

Iturria: Pike Research Kanpoko esteka, 2012/20/13

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *