“Espainiako etxebizitzak energiaren ikuspuntutik birgaitzeko erronkak eta finantziazio-aukerak” txostena

Dokumentu honek finantza-analisi bat eskaintzen digu Climate Strategy & Partners-en eskutik, Espainiako 2020ko etxebizitza-parkeak izan lezakeen energia-aurrezpena eta CO2-emisioen murrizketa aztertuz WWFk 2010ean egin zuen ikerketari buruzkoa Kanpoko esteka. WWFk ondorioztatzen duenez, etxebizitzak energiaren ikuspuntutik birgaitzeak aukera emango luke 2020rako 8 milioi tona CO2 baino gehiago murrizteko urtean, eta horrek onurak ekarriko lizkioke Espainiako ekonomiari eta gizarteari. Izan ere, lanpostuak sortzea sustatuko luke: 2020ra bitartean Espainian 3,3 milioi etxebizitza energetikoki birgaitzeak 150.000 lanpostu iraunkor sorraraziko lituzke epe luzera.

WWFren ustez, Gobernuaren rola funtsezkoa da finantza-erakundeek, energia-enpresek, energia-zerbitzuen enpresek (EZE) eta beste banaketa-eragile batzuek parte hartuko duten sare batean politika eta finantziazioa integratzeko.

Espainiako testuinguru horretan, erakunde horrek arautegi-oztopoak ezabatzeko eskatzen du. Hori lortzeko, garrantzitsua da familia anitzeko etxebizitzak berritzeko erabakia hartzen laguntzea, kontsumitzaileei informazio argia ematea eta aldi berean gogoraraztea birgaitze horiek hobetu egiten dutela herritarren osasuna eta erosotasuna eta handitu egiten dutela lan-produktibitatea.

Halaber, ezinbestekoa da berritze-lanen alderdi ekonomikoa hobetzea. Horretarako, CO2-emisioak murrizteak jabeari dakarkion balio erantsia kontuan hartu beharko litzateke, berrikuntza sakonak egiteko kenkari fiskalak ekarriko dituzten neurri fiskalak ezarri beharko lirateke eta CO2-emisioen gaineko zerga bat sortu beharko litzateke, sektorea suspertzeko behar adina funts publiko ekarriko bailuke horrek.

Hirugarrenik, WWFk eskatzen du finantziazioa epe luzekoa eta kostu baxukoa izatea. Hala, Gobernuaren programek partzialki edo osorik finantziatuko lituzkete eraikinak energia-ikuspegitik birgaitzeko eragiketak. Horri jarraiki, erakundeak proposatzen du lehendik dagoen faktura batean finantziazio-programa bat egitea, Erresuma Batuko Green Deal ekimena eta AEBko PACE Kanpoko esteka programa bezala.

Berriaren iturrian, gaiari buruzko bideo bat ikus daiteke, eta dokumentua ere eskuragarri dago.

2012an, Espainian txosten hau argitaratu da: Herrialde-ikuspegia Espainiako eraikuntza-sektorerako. Etxebizitza-sektore berrirako ibilbide-orria Kanpoko esteka.

Klima-aldaketarekin erlazionatutako gai energetikoetan eta estrategikoetan espezializatuta dagoen Climate Strategy & Partners aholkularitza-enpresak txosten hau argitaratu zuen: “Eraikinen eraginkortasun energetikoaren finantzaketa” Kanpoko esteka.

Iturria: WWF Kanpoko esteka, 2012/02/29

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *