Dokumentua, ingelesez: Energia aurreztea Europan: aztertzeko 15 kasu – Eraikinetarako ekimen finantzarioak

Dokumentuaren jatorrizko izenburua: Saving Energy in Europe: 15 Good Practice Case Studies – Financial Initiatives for Buildings.

Eraikinetan energia aurrezteko jardunbide egokiak bildu ditu Europako Ingurumen Bulegoak (The European Environmental Bureau, EBB), Europa osoan egiten diren antzeko beste proiektuei ideiak iradokitzeko. Energia aurrezteko helburuak betetzeko eta kasu horiek eskaintzen dituzten onurei etekina ateratzearren, adibide horiei ez genieke begiratu behar kasu bakan moduan. Aztertzeko kasu horiek errepikatu, zabaldu, garatu eta sakondu egin behar dira, hartara, ikuspegi horiek ordezko molde ez, baizik eta arau eta eguneroko praktika bihur daitezen. Dokumentu horretan erakusten da bereizten diren ekimen-mailetan (estatua, udalerria, hiria…) aurkezten diren pizgarriek eta energia aurrezteko planek benetan laguntzen dutela energia-kontsumoa murrizten.

“Eraikinen birgaitze energetikoa eta enplegua sortzea” Kanpoko esteka izeneko postean eraginkortasun energetikoaren finantziazioari buruzko berri gehiago aipatzen da.

Iturria: Build up Kanpoko esteka, 2012/03/06

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa, Praktika Onak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *