Eraikinen birgaitze energetikoa eta enplegua sortzea

United States Building Energy Efficiency dokumentuaren azala

Deutsche Bank-en bi dokumentu aipatzen ditu Zachary Shahanen artikuluak:

United States Building Energy Efficiency Retrofits. Market sizing and financing models. March 2012 Kanpoko esteka (Eraikinen eraginkortasun energetikoa birgaitzea Estatu Batuetan. Merkatuaren tamaina eta finantza-ereduak). Lehenago Eraikalen jaso gabea.

Recognizing the Benefits of Energy Efficiency in Multifamily Underwriting. January 2012 Kanpoko esteka (Dokumentua, ingelesez: Energia-eraginkortasunak familia anitzeko etxebizitzetan kredituak ematean dituen onurak).

Lehen dokumentuan, Estatu Batuetako eraikinen birgaitze energetikoari eta enplegu-sorkuntzari buruzko gogoeta egiten da: 279.000 milioi dolar inbertituta, bilioi bat dolar aurreztu, eta, 10 urtean, 3.300.000 lanpostu metatu sor litezke. “Espainiako etxebizitzak energiaren ikuspuntutik birgaitzeko erronkak eta finantziazio-aukerak” Kanpoko esteka txostena post-ak dioenez, 2020ra bitartean Espainian 3,3 milioi etxebizitza energetikoki birgaitzeak 150.000 lanpostu iraunkor sorraraziko lituzke epe luzera.

Bigarrenean, berriz, finantziazio-eredu ez-konbentzionalak aipatzen dira; besteak beste, PACE eredua. Eraikalen “Txostena: Eraikinak birgaitzeko finantza-aukerak sakon aztertuz” Kanpoko esteka izeneko postean, eraginkortasun energetikoaren finantziazioari buruzko dokumentuen laburpen bat egin da.

Iturria: Clean Tecnhica Kanpoko esteka, 2012/03/05

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Azterlan sektorialak, Dokumentuak, eraginkortasun energetikoa and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *