Teilatu berdeen etorkizuna

Teilatua beste erabilera batzuetarako toki aktibo gisa —baratz hiritar gisa, lorategi txiki gisa edo parke komunitario gisa— aprobetxatzeko ideia arreta handia bereganatzen ari da azkenaldian. Badirudi proiektu deigarri batzuek sekulako oihartzuna lortu dutela eta artikulu askoren jorragai direla, eta beste proiektu batzuk sari arkitektonikoak jasotzen hasi direla. Baina, interes-zantzu horietatik haratago, jakin nahi genuke benetan ea joera soil bat den, oihartzun mediatiko handia lortu duena, ala benetan zabalduko eta orokortuko den zerbait den. Gai hori Green Futures-eko artikulu batean aztertzen da (berriaren iturburutik sar daiteke bertara).

Eraikalen, honako artikulu hau agertu da, ingelesez: Teilatu berdeak kutsadura murrizteko Kanpoko esteka. Teilatu berdeek kutsadura murrizten nola laguntzen duten eta teilatu berdeetako materialek onura horien magnitudean nola eragiten duten data horretara arte argitaratutako ikerketen berrikuspena jasotzen du dokumentuak, eta etorkizuneko ikerketetarako norabideak iradokitzen ditu.

Eraikinetan natura jartzeari buruzko gaiari lotuta, berri bat argitaratu dugu Eraikalen, lorategi bertikalak eraikitzeko sistemen arteko alderaketa egiten duena Kanpoko esteka.

Azkenaldi honetan, basetxe bertikalei buruzko berriak ere agertzen ari dira Kanpoko esteka, bai eta natura diseinuaren parte duten dorre handiei buruzko berriak ere. Nevo dorrea da horren adibide bat Kanpoko esteka.

Iturria: Ateneo Naider Kanpoko esteka, 2012/03/08

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Artikuluak, eraginkortasun energetikoa and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *