Eraikinen eta instalazioen diseinuan, eraikuntzan, erabileran, kontserbazioan eta eraispenean aplikatzeko ingurumen-jardunbide egokien gidaliburua

Madrilgo Ingurumen, Segurtasun eta Mugikortasuneko ordezkari Antonio de Guindosek aurkeztu du gidaliburua, Foro pro Clima Madrid-en egina.

Sektoreari eragiten dioten ingurumen-arauei buruzko informazioaz gain, profesionalek “beren jardunari jasangarritasun-irizpideak gehitzen urrats bat harago egiteko” aholku praktikoak ere bildu ditu.

pdf moduan dago eskuragarri gidaliburua Madrilgo webgunean Kanpoko esteka. Eraikinen bizi-ziklo osoa biltzen da argitalpenean, diseinutik eraispenera bitartekoak, baita eraikuntza, erabilera eta kontserbazioa ere.

Eraikinak egitean eta eraistean, atmosferarako isuri poluigarriak sortzen dituzte obretan erabiltzen diren ibilgailu eta makinek, batetik, eta lur- eta hondar-mugimenduek, bestetik. Partikula bidezko poluzio handia eragiten dute isuri horiek. Horregatik, De Guindosen esanetan, “sektore horrek airearen kalitateari egiten dion eragina gutxitzea” da gidaliburuaren helburuetako bat.

Zenbait lan-arau proposatu dira horretarako: elektrizitate-hornitzaileekiko izapideak arintzea, ekipo elektrogeno lagungarriak ahalik eta gutxiena erabiltzeko; obretako agregakina behar bezala estaltzea eta mugikortasun-arduradun bat izendatzea, makinak mugitzeko eta materialak garraiatzeko ibilbide egokienak berak erabaki ditzan.

Jardunbide egoki “bakunak eta zentzu onez beteak” dira, eta “materialen eta beste baliabide batzuen —ura, energia— kontsumoa aurreztea eta eraginkortasunez erabiltzea sustatzen dute”, Ingurumeneko ordezkariaren esanetan.

Iturria: Inmodiario Kanpoko esteka, 2012/03/14

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Dokumentuak, Praktika Onak and tagged . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *