MK2, poliestireno hedatuzko arima duten hormigoi armatuzko panelak

Poliestireno hedatuzko panel estruktural izurtu sorta bat oinarri dun eta haien bi azaletan altzairuzko armadura bana (erresistentzia handiko altzairuzko sareta eta haga korrugatuak) altzairu elektrosoldatuzko zeharkako loturez lotuak dituen eraikuntzako sistema da MK2 Kanpoko esteka.

Panel horiek obran ezartzen dira, proiektuak aurreikusten dituen horma, trenkada eta forjatuei jarraiki.

Hauek dira eraikuntzako teknologia honek erabiltzen dituen elementuen ezaugarriak:

  1. Gaitasun handiko isolamendu termiko jarraitua
  2. Era guztietako esfortzuei eusteko adinako erresistentzia estrukturala
  3. Itxitura horizontalak zein bertikalak egiteko gaitasuna
  4. Isolamendu hidrofugo jarraitua
  5. Arauek eta araudiek agintzen duten mailarekin bat datorren suaren aurkako erresistentzia

Gaitasun horiek guztiak hiru osagaiak (poliestireno hedatua, altzairua eta mikrohormigoia, hain zuzen) konbinatu izanaren emaitza dira. Hiruren artean sandwich panela osatzen dute.

Erabiltzen den mikrohormigoiaren erresistentziaren eta poliestireno hedatuzko arimaren lodieraren araberako ezaugarri mekanikoak ditu panelak. Diseinu-erresistentzia hauek ere lor daitezke:

  • konpresio arruntean, 600 kN/m
  • flexio arruntean, 14 kN/m

Hainbat solairutako eraikinen egiturak egin daitezke horrela, goitik beherako elementu eusleen karga-erresistentzia muga nagusi dutela, aurreko paragrafoan adierazitakoaren arabera.

Iturria: Eraikal, 2012/03/13

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Industrializazioa, Produktu berriak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *