Heliostatoak etxerako

Eguzkiaren argia ederra da, baina muga batzuk ditu. Adibidez, eraikinetan iparraldera ematen duen aldea itzaletan dago urte osoan (Ipar hemisferioan); halaber, zuhaitzek edo bestelako objektu altuek sortutako itzalean dagoen edozein eremu, Eguzkitiko argi zuzena ez duenez, iluna eta ospela izango da urte osoan.

SunFlower Home Heliostat Kanpoko esteka izeneko gailu automatikoak behar duzun tokira bideratzen du eguzki-argia; leiho batera edo lorategi ospel batera, adibidez. Heliostatoak metro-erdiraino islatzen du eguzki-argia, eta eguzki-energiak elikatutako serbomekanismo batzuek nahi den punturantz fokatua izaten dute argia egun osoan zehar.

Enpresaren esanean, SunFlower-ek 500 W arteko eguzki-energia eta 50.000 lumen arteko eguzki-argia (60 W-ko 50 bonbillek beste) ematen ditu, 400 dolarren truke bakarrik. Heliostatoan ez da sartzen makulua; hori zuk zeure kabuz fabrikatu edo moldatu dezakezu.

Eguzkiaren argia etxebizitzetan bero-iturri gisa edo argiztapen naturalaren iturri gisa erabiltzeko sistema sortu dute Kanpoko esteka Eraikal berrian, eguzki-argia bero-iturri gisa edo argiztapen naturalaren iturri gisa erabiltzeko bideratzen duten ispilu mugikorretan oinarrituta dagoen Solar MEMS Technologies enpresak sortutako tresna azaltzen da (Sevillako Unibertsitateko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan sortu zen enpresa hori).

«Energia berriztagarrien integrazio arkitektonikoa» Kanpoko esteka berrian, heliostatoen eremu bertikala aipatzen da. Horretan, heliostatoak bertikalean jartzeko aukera dago, eta, hala, eraikin baten fatxadan integra daitezke.

Iturria: Ison21 Kanpoko esteka, 2012/03/15

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Produktu berriak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *