Holedeck – Lauza saretuaren bilakaera

Hodeleck Kanpoko esteka bi norabideko lauzetarako enkofratze-sistema patentatu bat da. Sistemaren berezitasuna da solairu-armazoien lodieran bertan edozein instalazio-mota sartzeko aukera ematen duela.

Bideo honetan grafikoki eta zehatz erakusten da solairu-mota hori egiteko faseak zein diren. Fase horiek errespetatu egin behar dira, prozesua perfektua izan dadin eta, ondoren, elementu guztiak erraz desenkofratu ahal izateko.

Alarcon + Asociados Kanpoko esteka, Madrilgo arkitektura-estudioa da Hodeleck® sistemaren sortzailea.

Sistema hori erabiltzeko modua bi norabideko lauzetarako beste enkofratze-sistema batzuen oso antzekoa da, eta gehienez ere 18 m-rainoko argiak lor ditzake. Sistema horren balio gehigarria da haren barnean instalazioak txertatzeko aukera ematen duela; hala, lurretik sabaira arteko altuerak optimizatu egin daitezke. Izan ere, horien bidez saihestu egiten dira sabai faltsu tradizionalen lodierak, eta eraikitzen diren bost solairuko beste bat irabaz daiteke.

Sistemari esker, instalazioak plano horizontalean igarotzeaz gain, instalazio bertikalen iragaitea ere aurreikus daiteke. Instalazioetara beti hel daiteke beheko aldetik, baita goikotik ere, suteen eta akustikaren araudiek hala egiteko aukera ematen dutenean. Goiko aldetik instalazioetara heltzeko, berariaz diseinatu diren lauza eta kanalizazio erregistrodunez egindako irtenbide batez osatu daiteke forjaketa.

Eraikalen, Prenova Argentinako enpresari buruzko berria argitaratu zen: Prenova. Haberik gabeko egituren eta egitura arinduen diseinua eta eraikuntza Kanpoko esteka.

Iturria: Arquitectura, Rehabilitación y eficiencia energética Kanpoko esteka, 2012/02/13

VN:F [1.9.20_1166]
Rating: 0.0/5 (0 votes cast)
Compartir/Konpartitu:
  • Print
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks
  • LinkedIn
  • RSS
This entry was posted in Patenteak, Produktu berriak and tagged , . Bookmark the permalink.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *